Irungo Ficoba erakustazokan, Eusko Jaurlaritzaren energia agentziak pasadan maiatzaren 25an antolatutako jardunaldi monografikoak salgaien garraioan diharduten enpresa eta eragile nagusien esperientziak ezagutarazi zituen, gasolio konbentzionalaren ordez gasa eta beste era bateko erregai berriak erabiltzen hasi diren konpainia eta eragileenak, hain zuzen ere. Horretarako, gas naturala, GLP eta bestelako erregai alternatiboak erabiltzen dituzten euskal enpresa nagusietako ordezkariek beren esperientziak azaldu zituzten, garraio alorrean petrolioaren erabilera eta de CO2-aren emisioak murrizten laguntzen ari direnak.

Era berean, ekitaldi honek prestakuntza ekimena ere izan zen Euskadiko garario eta logistika Lanbide Heziketako zentroentzat. Izan ere Repelega zentroa (Portugalete), Plaiaundi (Irun) eta Ciudad-Jardín (Vitoria-Gasteiz) bertaratu ziren momentuan momentuko sektorearen aurrerapenak ezagutu ahal izateko, beren lanbide sektorea izango dena hain zuzen ere.

Jardunaldiko egitaraua