EEEren esku egondako partaidetzaren gaineko erosketa eskubidearen ahalmenaz
Bilbo, 2016ko uztailaren 6a - EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta EDPek elkar hartuta, EEEk Naturgas gas enpresan zuen 5%en transakzioa burutu dute. Eragiketa hori, 2010ean egindako salmenta akordioan oinarritzen da; haren ondorioz, Hidroeléctrica del Cantábrico S.A.k (EDPen jabetzakoa, gaur egun) eskuratu zuen EEEk Naturgasen zuen partaidetzaren %29,43, gainerako %5a erosteko aukerarekin. Hain zuzen ere, gaur burutu dena, alde bien aldetik hitzartutako aurretiazko formularen bidez kalkulatu zen prezioan.
Premisa horren arabera, EEEk Naturgasen zuen partaidetzaren %5 saldu dio EDPi, Hidroeléctrica del Cantábrico konpainiaren bitartez, 33,3 milioi euroko zenbatekoaren truke. Hartara, 2003. urtean abiarazitako gas aktiboen pribatizazio prozesuari behin betiko amaiera eman dio.