LAGUNTZA PLANEN AURRERAPENA
Kontsumitutako aurrekontuaren %90 gainditu du

  • Dagoeneko jasotako eta berrikusteko izapidean dauden eskaerekin, aurrekontuan sartutako 2,5 milioi euroetatik 2,2 milioi eurora iritsi direla jotzen da.
  • Renove plan honi atxikitako hurbileko saltokiek funtsezko zeregina izan dute laguntzak izapidetzeko.

Energiaren Euskal Erakundearen Etxetresna Elektrikoen Renove Plana azken txanpan sartu da, kontsumitutako aurrekontuaren %90 gainditu baitu. Eraginkortasun energetiko handiko etxetresna elektrikoen bidez etxeko ekipamendua berritzeko neurri hori Covid-19aren krisiak eragindako suspertze ekonomikorako jardueretako bat da.
 
Gaur arte jasotako dirulaguntza eskaera kopurua 19.673  izan da; horietatik, %80 inguru bideratzen edo aztertzen ari dira dagoeneko. Espediente horiek, orotara, 21.856 etxetresna elektriko ordezkatzea ekarriko dute (eskaera bakoitzeko mota ezberdineko etxetresna elektriko bat baino gehiago eskura daitekeela kontuan hartu behar da). Renove Plan honen bilakaera aztertuta, EEEren Laguntza Ataleko arduradunen datuen arabera, jada 2,26  milioi euro bideratu dira dirulaguntzetan, guztizko aurrekontuaren %90,25 dena.
 
Azpimarratzekoa da, gainera, Renove Planarekin bat egindako saltoki hurbiletik kudeatu direla eskaeren ehuneko handi bat; bertatik, erosleen izenean eskaerak bideratzearekin batera, izapide administratiboak aritzen dituzte. Gainera, etxetresna elektriko zaharra birziklatzeko zentro baimendu bati ematen diote, ezinbestekoa baita Renoveren laguntza publikoa lortzeko..
 
Etxetresna Elektrikoaren Renove Planak honako hauen ordezkapena laguntzen du diruz: hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, lehorgailuak eta labeak. Tresna bakoitzaren kostu hautagarriaren %25eraino iristen da laguntza, 100€ eta 130€ko mugarekin A++ eta A+++ klaseko etxetresna elektrikoen kasuan, hurrenez hurren; labeak, ordea, A+ klasekoak dira eta 100€ko gehieneko dirulaguntza dute. Tresna zahar guztiak era egokian bideratzen direla egiaztatu beharko da, behar bezala birziklatzeko, bai atxikitako saltokien ardurapean, baimendutako zentroetan tratatzeko utziko dituztenak, bai tresna erosten duen pertsonaren bidez, bideraketa haren kontura joango dena.  
 

Energia-klasea Etxetresna mota Gehieneko dirulaguntza €/tresnako
A+++ Hozkailua eta hozkailu-izozkailua 130
A+++ Izozkailua 130
A+++ Garbigailua 130
A+++ Ontzi-garbigailua 130
A+++ Lehorgailua 130
A++ Hozkailua eta hozkailu-izozkailua 100
A++ Izozkailua 100
A++ Garbigailua 100
A++ Ontzi-garbigailua 100
A++ Lehorgailua 100
A+ Labea 100