Ibilek enpresak 21 ibilgailuz osatutako flota eskaintzen du car-sharing zerbitzu elektrikoan, hiri eta hiriarteko ibilbideak egiteko
Ibilek, Eusko Jaurlaritzak, EEE Energiaren Euskal Erakundearen bidez, eta Repsolek eratutako enpresak, ibilgailu elektrikoak orduka alokatzeko aukera ematen duenak, badu zerbitzu hori martxan Euskadiko hiru hiriburuetan eta Barakaldon. Guztira, 21 ibilgailu berrik osatzen dute flota, elektrikoak nahiz hibrido entxufagarriak, hiri barruan eraginkortasun handiko mugikortasuna ahalbidetzen dutenak. Gainera, ibilgailu horiek alternatiba ezin hobea da hirien arteko joan-etorriak egiteko..
Car-sharing izeneko mugikortasun iraunkorreko sistema hori oso zabalduta dago Europan, eta orduka egiten den alokairuaren bidez ibilgailu elektrikoak erabiltzea ahalbidetzen du. Horretarako, nahikoa da zerbitzuan alta ematea Ibileleken webgunearen bitartez www.ibilek.es eta ibilgailuaren erreserba egitea. Erabiltzaileek adieraziko dute zer parkin eta zer ordutan hartuko duten automobila eta eskura izango dute ibilgailu elektrikoa tarifa egokiarekin. Tarifa horren barruan alokairua, energia eta aseguruak sartuko dira. Hartara, erabiltzaileak dirua aurrezteko du, automobil partikularraren erabileraren aldean.
Donostia-San Sebastián izan da azken hiriburua zerbitzu hori martxan jartzean. Hala, 2012ko urriaren 3tik abian da ibilgailu elektrikoen alokairu sistema han ere. ibilgailuak eskuragarri daude Groseko eta Hernani kaleko parkingetan, eta luze gabe, Elías Salaberria kalekoan ere egongo dira. Oraingoan, berritasuna da eskaintzen dituen baldintza apartak: zerbitzuko lehen 250 erabiltzailerentzako %65eko deskontua alta egitean eta lehen sei hilabeteko kuotan. Donostiako Udalak parte hartzen duen CIVITAS ARCHIMEDES proiektu europarrak finantzatu du zerbitzua. Informazio gehiago
Car-sharing zerbitzua Bilbon, berriz, 2012ko urtarrilaren 27an jarri zen martxan lehenbizikoz; sistema hori eduki duen lehen hiriburua izanik, Barakaldoko udalerriarekin batera. Hala, Bilbon, Ibilek enpresak gune operatiboak ditu Alondegiko, Zabalburuko eta Unamuno Institutuko parkingetan. Barakaldon, Ibileken gune operatiboa BECeko parkingean dago.Informazio gehiago.
Bilbokoaren ondoren, Vitoria-Gasteizen hasi zen zerbitzu hori eskaintzen Ibilek, 2012ko uztailaren 17tik aurrera. Gune operatiboa José Mardones kalean dago, Arabako hiriburuan dagoen Mugikortasun Elektriko Zentroaren ondoan. Zentro hori, funtsean, ibilgailu elektrikoen erakusleiho bat da, bertan erakusgai jartzen baitira herritarrei ezagutarazteko. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak horrelako ibilgailuak erosteko ematen dituen diru laguntzei buruzko informazioa eskaintzen du. Aipatutako gune operatiboaz gain, Iradier Arenako eta Artiumeko parkingetan ere plazak ditu Ibilekek. Informazio gehiago.