Parke berrien baimena ez da emango Lurraldearen Arloko Plan (LAP) Eolikoaren berrikuspena amaitu arte, Eusko Legebiltzarrak martxoaren 14an onartutako legekoa ez den proposamena betez

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, LAP Eolikoaren II. Taldearen eta miniparke eólikoen kokalekuen aurreproiektuen aukeratze-prozesuaren baitan, honako esleipen hauek egin ditu:


- Montes de Iturrieta –Araba (50MW) – Esbi Facility Management España S.L.
- Cruz de Alda-Arlaba – Araba (50MW)- Esbi Facility Management España S.L.
- Arkamo - Araba (50MW) – Orisol Corporación Energética S.A.
- Gazume – Gipuzkoa (16MW) – Orisol Corporación Energética S.A.
- Sollube – Bizkaia (14MW) – Eólicas de Euskadi S.A.
- Galdames – Bizkaia (10,2MW) – Eólicas de Euskadi S.A.
- La Aceña - Bizkaia (10,2MW) – Eólicas de Euskadi S.A.
- Jesuri - Bizkaia (10MW) – Guascor S.A.
- Canto Blanco – Araba (10MW) – Guascor S.A.
- Zampazu - Araba (10MW) – Gamesa Energía S.A.U.
- Motxotegi - Araba (10,2MW) – Iberenova Promociones S.A.
- Campeador – Araba (16MW) – Iberenova Promociones S.A.
- Elciego - Araba (16MW) – Iberenova Promociones S.A.
- Baños de Ebro - Araba (9MW) – Capital Energy Desarrollo Eólico y Solar S.L.
Dique Zierbena – Bizkaia (9MW) – Capital Energy Desarrollo Eólico y Solar S.L. LAP Eolikoaren II Taldeko bostgarren kokalekuari dagokionez, Kolometakoa hain zuzen ere, ezetsi egin da, Gorbeiako Parke Naturalaren Patronatuak aurkako balioztapena egin duelako. LAPak berak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean, adierazten zuen kokaleku horrek Gorbeiako Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren bidezko ziren balioztapena eta egokitzapena lortu behar zituela.

Parke eoliko berrien enpresa esleipendunek 6 hilabeteko epea dute orain instalazioaren oinarrizko proiektua eta ingurumen-inpaktuko azterlana aurkezteko. Bi dokumentu horiek jendaurrean jarriko dira hilabete batez, edozein interesatuk alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan. Aldi berean, Udalei, Foru Aldundiei eta beste eraginpeko organismo batzuei dagozkien txostenak eskatuko zaizkie.

Jendaurreko informazioa amaituta, Industria, Merkataritza eta Turismo sailak proiektua, ingurumen-inpaktuko azterlana eta jaso dituen alegazio guztiak Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailera bidaliko ditu. Ingurumen Sailak ingurumen-inpaktuaren deklarazio bat egingo du eta “deklarazioaren edukia loteslea izango da proiektuak burutzeko neurri eta baldintzei dagokienez, baita deklarazioa kontrakoa denean ondorio gisa proiektua burutzeko modurik ez izateko ere”.

Parke eolikoen proiektu berrien izapidetzea hastearekin batera, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Planaren berrikuspena abian jarri du, Eusko Legebiltzarrak martxoaren 14ko osoko bilkuran hartutako erabakia betez. LAParen berrikuspena hiru Foru Aldundiekin eta EUDELekin lankidetzan egingo da.

Berrikuspen horren emaitzak aztertzen ez diren bitartean Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ez du proiektatuta dagoen parke eoliko berrietako bakar bat ere baimenduko.

Energia eolikoa Euskadin
Euskadin instalatuta dagoen potentzia eolikoa 153,5 MW, horietatik 143,4 MW parkeei dagozkie, 10 MW parke txikiei eta 0,11 aerosorgailu txikiei:

- Elgea (Araba) Parkea 26,9
- Elgea-Urkilla (Araba/Gipuzkoa) Parkea 32,0 MW
- Badaia (Araba) Parkea 50,0 MW
- Oiz (Bizkaia) Parkea 34,5 MW
- Bilboko Portua (Bizkaia) Parke txikia 10,0 MW

Kokapen berriekin, adierazitako izapide guztiak betetzen badituzte, instalatutako potentzia eolikoa 290,6 Mwtan handituko litzateke, horrenbestez 594.000 biztanleren urte beteko kontsumoa hornituko lukeen urteko 640.000 MWh energia sortuz eta atmosferara 560.000 tona CO2 jaurtitzea ekidituz. Hamaika kokapenetarako aurreikusitako inbertsioa 330 milioi eurokoa da, gutxi gora behera.

3E-2010 Estrategiak 2010. urterako 624 MW eolikoko ahalmena instalatua edukitzeko helburua ezarria zuen: 499 MW parke eolikoetan, 125 MW parke txikietan eta 0’11 MW aerosorgailu txikietan. Instalazio horiek 2010. urtean 138.300 tep (petrolioaren tona baliokideak) energia eman beharko lituzke, Euskadiko energia berriztagarrien guztizko ekarpenaren % 14.

Eusko Legebiltzarraren Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordeak, 2006ko ekainaren 21ean egindako bilkuran, 3E-2010 Estrategia Energetikoa aho batez onartu zuen, aurkako botorik gabe, jardun-arlo desberdinen sustapena bultzatzera bideratutako 25 ebazpenekin eta jaurlaritzak horiek kontrolatu eta jarraitzeko hartutako konpromisoarekin.