Euskal herritarren %81k uste du krisiak eragin handia izan duela gizartearen energia kontsumoaren ohituretan edo jarreretan
EEE Energiaren Euskal Erakundearen egoitzan izandako agerraldian, Repsol Fundazioak azaldu ditu Repsolen Energia Eraginkortasunaz Adierazle Sozialaren ondorio nagusiak, Energiaren Behatokiaren barruan garatu den adierazlea, hain zuzen ere. Ondorio edo emaitza horiek César Gallo Repsol Fundazioko presidenteordeak aurkeztu ditu. Horrekin batera, Pilar Urruticoechea, EEEko zuzendari nagusia eta Andrés Puñet, Petronoreko kontseilari delegatua izan dira aurkezpenean.
Repsolen Energia Eraginkortasunaz Adierazle Soziala lanabes aitzindari bat da, eta ikuspegi sozial batetik kuantifikatzen du nola hautematen edo pertzibitzen duten herritarrek energia-eraginkortasuna, neurri eta plan egokiak prestatzeko aukera emanez. Lan metodologia, adituekin izandako elkarrizketez eta azterketa bibliografikoaz gain, Estatu mailan 4.364 herritarri telefonoz egin zaien inkesta handi batean, 10 focus groups eta early adoptersi egindako 14 elkarrizketan oinarritu da.