Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko dituen ministerio-laguntzak dira

  • 2,1 M €-ko aurrekontua.
  • Ez du barnean hartzen A klase energetikoko –efizientzia altuko– gasolinako eta gasolioko ibilgailuentzako laguntzarik; horiek EEEren Renove programaren bidez jasoko dute laguntza.

Garraiorako estatuko laguntzak, MOVES izenekoak, apirilaren 1ean emango dira argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta hurrengo egunean sartuko dira indarrean, hau da, apirilaren 2an (asteartea). Laguntza horiek gehitu egin behar zaizkie Energiaren Euskal Erakundeak garraioaren sektorerako dituen laguntzei; horiek 'leihatila bakarrean' tramitatuko dira, Energiaren Euskal Erakundearen webgunearen bidez: www.eve.eus
 
 
Programa honek indartu egiten ditu petrolioaren eratorriak ez diren ordezko energiekin mugitutako ibilgailuei zuzendutako laguntzak. Ibilgailu astunak, autobusak eta gas, hidrogeno eta PGLko (petrolioaren gas likidotuetako) kamioiak erosteko laguntzeaz gain, laguntzak dituibilgailu arinentzat. Horien artean bereziki nabarmentzen dira turismo elektrikoak eta autonomia luzatuko hibrido entxufagarriak. Programak ez du neurririk hartzen gasolinako edo gasolioko ibilgailuentzat.
 
MOVES laguntzen ezaugarriak ez dira Renove edo Euskadiko Garraioko Efizientziako programek dituztenen modukoak; izan ere, ez dute atzerako eraginik, abian jarri aurreko aldirako –apirilaren 2tik aurrera egindako operazioak baizik ez ditu aintzat hartuko–, eta eskakizuntzat du txatarrarako den ibilgailuak azterketa teknikoa (IAT) indarrean izatea. 
 
Programa honek, besteak bezala, laguntza ematen die motorizazio elektrikoko ibilgailuei; beraz, laguntzaren eskatzaileek aukeran izango dute programarik abantailatsuena hautatzea. Horretarako, Energiaren Euskal Erakundeko adituen eta gaiari buruzko informazioa jaso duten kontzesionarioen aholkularitza jasoko dute. Konparazio batera, partikular batek eskuratutako ibilgailu elektriko puru batek 5.500 €-ko diru-laguntza jaso ahal izango du gehienez, MOVES programari esker, eta, ibilgailu hibrido entxufagarria izanez gero, 2.600 € gehien jota.
 
Eskabideak bide telematikoak erabiliz eta leihatila bakarrean baizik ezin dira egin, EEEren korporazioko webgunearen bidez: www.eve.eus. Interesdunak edo kontzesionarioak berak egin ahal izango ditu, betiere, ibilgailuaren erosleak aurrez emandako baimena aurkeztuta. Era berean, dokumentazioa eskura aurkeztu ahal izango da, EEEren bulegoetan, betiere, tramitazioa bide telematikoz egin ondoren.
 
Informazio gehiago: www.eve.eus
Edozein argibidetarako
Energiaren Euskal Erakundea. 944.035.600 
Telefonoz deitzeko ordutegia:(Astelehen-osteguna) 08:00-20:00. Ostirala: 08:00-18:00