Gaurtik aurrera, A klaseko gasolinazko eta gasoliozko autoek 2.000 € jasoko dituzte

  • Jada emandako laguntzen kasuan, 2020ko urtarrilaren 30etik aurrerako atzeraeraginarekin, zenbateko berria ofizioz jasoko baitute.

Ibilgailu zaharrak eraginkortasun handiko ibilgailuekin edo energia alternatiboz elikatutako ibilgailuekin ordezteko ibilgailuen Renove Planaren laguntzek 10 milioi euroko aurrekontu bikoiztua izango dute gaurtik aurrera, baldintza berriak Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Laguntza ekonomikoa emango da ibilgailu elektrikoak, hibrido entxufagarriak eta hidrogenozkoak, gas-ibilgailuak (GNC eta GLP) eta A motako gasolina- eta gasolio-ibilgailuak erosiz.
 

Ibilgailu mota Laguntzaren zenbatekoa
ibilgailu arin elektriko purua 3.000€
Ibil. arin hibrido entxufagarria edo autonomia zabalduko elektrikoa 2.500€
Ibil. arin hibrido ez-entxufagarria 2.250€
Gas natural bidezko ibilgailu arina 2.000€
hidrogenozko ibilgailu arina 3.000€
PGL bidezko ibilgailu arina 2.000€
A energia klaseko gasolinazko edo gasoliozko M1 kategoriako ibilgailu turismoa. 2.000€
GMB*<2.500 kg-ko eta BEG > 114 gr CO2/km-ko gasolinazko edo gasoliozko furgoneta, N1 ibilgailuak 2.000€
GMB*=>2.500 kg-ko eta BEG < 184 gr CO2 /km-ko gasolinazko edo gasoliozko furgoneta, N1 ibilgailuak 2.000€
* Gehieneko Masa Baimendua.


Aurreikusitako zenbateko berriekin, A motako gasolinazko edo gasoliozko autoek 2.000 euroko laguntza jasoko dute. Zenbateko handiena ibilgailu elektriko eta hidrogenozkoentzat izango da, 3.000 €-rekin. Kasu guztietan, nahitaezkoa izango da ibilgailu zaharraren atxatarramendua ziurtatzea.
 
Berritasun gisa, 0 km-koak deitutako ibilgailuek ere dirulaguntza jaso ahalko dute ibilgailu berrien baldintza beretan honako eskakizun hauek betetzen badituzte: 
 
  • Lehenengo matrikulazioko egoeran egotea.
  • Ibilgailuen kontzesionario baten jabetzakoak izatea.
  • Aurretik dirulaguntzarik ez jaso izana.
  • Kilometro-kontagailuan ikusgai dagoen kilometro kopurua 100dik beherakoa izatea.
 
Laguntzak indarrean egongo dira aurrekontua agortu arte edo 2021eko urtarrilaren 17ra arte gehienez.