Bizikleta hiriko garraiobide bezala bultzatzeko ekimen ugari izango dira Donostian asteburu osoan zehar |
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia Iñigo Ansola, Eneko Goia Donostiako alkatearekin batera Bicibizi ekimenaren inaugurazioan izan dira, asteburu osoan zehar bizikleta garraiobide garbia bezala bultzatzeko ekimena, hain zuzen ere. Horretarako difusio ekintza ugari aurreikusten dira hirian zehar, Okendo plaza oinarrizko gunea delarik.
EEEk zabaltze ekintza hauen parte izango da eta stand bat izango du Okendo plazan non interesa duen edonorentzat bizikleta elektriko bat jarriko du probatzeko. Ordutegi jarraia izango da goizeko 10etatik arratsaldeko 20:00ak arte, bai larunbata 26 zein igandean, maiatzak 27.
www.bicibizi.com