Datozen asteetan bizikletak protagonismo nabarmena izango du zenbait ekitalditan; garbi, arin eta eraginkorra den garraiobide hori balioan jarriko duten ekinbideetan, hain zuzen ere. Hala, Zumaiako Udalak udalerrian bizikleta erabiltzeko ikastaroak antolatu ditu, Donostiakoak, berriz, Bicibizi izeneko ekimena eratu du, maiatzaren 26an eta 27an, eta Bicicletada Popular Solidaria Bridgestone deritzon ekiemenak milaka txirrindulari eramango ditu Bilboko kaleetara. Gainera, Irungo Ficoba eraikinean, ekainaren 1etik 3ra bitartean, izango den Bioterra azokara joango diren bisitariei begira, Energiaren Euskal Erakundeak bizikleta elektrikoak, edo auto elektrikoak zirkuitu itxian, probatzeko aukera emango du.
• Zumaia. Udalerrian bizikleta erabiltzeko ikastaroak, maiatzaren 26an eta 27an, eta ekainaren 2an eta 3an.
https://zumaia.eus/es/turismo/agenda/bizikleta-eguna-2
• Donostia. Bicibizi, bizikletaren jai handia. Maiatzaren 26an eta 27an. Ekitaldi ugari, lehiaketak, tailerrak eta bizikletaz egiteko ibilaldiak.
www.bicibizi.com
• Bilbo. Bicicletada popular solidaria izenekoa. Ekainaren 3an, 11:00etan, Kale Nagusitik abiatuta. www.bicicletadabridgestone.com
• Irun. Bioterra azoka. Ekainaren 1etik 3ra. Azokako aparkalekuan bizikleta elektrikoak edo auto elektrikoak probatzeko aukera doan.
www.bioterra.ficoba.org/micro_Bioterra/index.asp