Gasteizko erdialdean dagoen zentroa 2012an zabaldu zen
Gasteizko Ibilgailu Elektrikoaren Mugikortasun Zentroak urte eta erdi bete du, eta jada 4.000 bisitarik baino gehiagok jo dute zentrora, bertan antolatutako erakusketak bisitatzera. Hartara, auto, moto eta bizikleta elektrikoen artean, guztira 25 ibilgailuz osatutako zenbait erakusketa izan dira ikusgai. Energiaren Euskal Erakundeak sustatutako zentro horren helburua da herritarrei mugikortasun elektrikoaren abantailen berri ematea eta, aldi berean, ibilgailu elektrikoen azken modeloak, kargatzeko erak eta erosteko diru laguntzak ezagutaraztea.
Zentroa abian jarri zenez geroztik, Gasteizko hainbat ikastetxetako ikasleentzako 15 hitzaldi baino gehiago eman dira mugikortasun elektrikoaz. Horretaz gain, publiko orokorrarentzako hitzaldi informatiboak ere eman dira ostiralero, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara. Hitzaldi horietan ibilgailu elektrikoaren inguruko informazioa ematen zaie herritarrei, eguneroko jardunean edo bizitzan erabiltzeko teknologia egokia den aldetik.
Mugikortasun zentroa Arabako hiriburuko Mardones kalean dago, eta zabalik dago jendearentzat astelehenetik ostiralera, goizean 10:30etik 13:30era, eta arratsaldean 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, zabalik dago 10:30etik 14:00era.