Euskadin osasun-larrialdia dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko helburuarekin, Energiaren Euskal Erakundeak jakinarazten du martxoaren 13tik (ostirala) aurrera, eta berriz ere adierazi arte, ezin izango duela Bilboko Bizkaia Plazako eraikineko bulegoetan aurrez aurreko arretarik eman.

Hala ere, EEEk bere jarduerari eta profesional-taldearen zereginari normaltasun osoz eutsiko die, eta, beraz, herritarren eskura jartzen du bere 944.035.600 telefonoa edo www.eve.eus webgunea, edozein gairi erantzuteko.

Sentitzen dugu neurri honek sor ditzakeen eragozpenak; alabaina, osasun publikoarekin alde eta Eusko Jaurlaritzak hartutako jarraibideekin bat egiteko komenigarritzat jotzen dugu.