Ekainaren 1ean indarrean sartuko da etxeko kontsumitzaileen energia elektrikoaren tarifazio eredu berria, kontsumoan efizientzia handiagoa sustatzea helburu duena. EEE Energiaren Euskal Erakundeak herritarren eskura jarri ditu zenbait gomendio, etxebizitzetan energia aurrezteko xedez, arautze berri honetaz baliatuta. Aldi berean, kontsumitzaileak beren kontsumoak ezagutzeaz gain, modu arduratsuan kontrolatzera ere animatzen ditu.
Tarifikazio elektriko berriaren inguruko infografia:
Etxebizitzetan kontsumitzen dugun elektrizitatea bi parametro ezberdinen arabera fakturatzen da. Alde batetik, kontsumitutako elektrizitatearen kantitatea, -energia terminoa izenekoa-; eta bestetik, kontratatutako potentzia edo potentzia terminoa, aldi berean tresna gehiago edo gutxiago konektatu ahal izateko ahalmena dena, eta gaindituz gero, “automatikoa aktibatzea”eragiten duena. Zenbat eta potentzia edo ahalmen handiagoa, orduan eta kostu handiagoa.
2021eko ekainaren 1ean indarrean sartuko den arau berriak tarifa bakarra ezarriko du etxeko kontsumitzaile guztientzat 2.0 TD deitutakoa, kontsumitzaileak zein merkatutan dagoen alde batera utzita, merkatu erregulatuan (Gobernuak ezartzen duen PVPC prezioa) edo merkaturatzaile batekin hitzartutako merkatu librean. Gainera, ordu-tarte batzuk finkatzen ditu, energiaren prezioa merkeagoa (haran orduak) edo garestiagoa (punta orduak) izatea ekarriko duena.
- Potentzia terminoa: 2 aldi fakturatzeko (punta eta haran)
- Harana (merkeago): Astegunak 00:00etatik 08:00etara eta asteburuak eta jaiegunak egun osoan.
- Punta (garestiago): Astegunak 08:00etatik 24:00etara.
- Energia terminoa: 3 aldi fakturatzeko (punta, lau eta haran)
- Harana (merkeago): Astegunak 00:00etatik 08:00etara eta asteburuak eta jaiegunak egun osoan.
- Laua (garestixeago): Astegunak 00:80etatik 10:00etara, 14:00etatik 18:00etara eta 22:00etatik 24:00etara.
- Punta (garestiago): Astegunak 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldean/gauean 18:00etatik 22:00etara.
Dirua aurrezteko argiaren fakturan gomendagarria da kontsumitzea prezio merkeagoa den aldietan, hau da, haran orduak direlakoetan. Horrek esan nahi du, adibidez, garbigailua asteburuetan erabiltzea komeni dela, edo ontzi-garbigailua programatzea eta funtzionamenduan abiaraztea 00:00etatik aurrera.
Gainera,
kontratatutako potentzia doitzea edo hobetzea bide egokia da dirua aurrezteko; beraz, etxetresna elektriko ugari aldi berean konektatu ahal badira eta “argia aktibatzen edo saltatzen ez bada”, baliteke gaindimentsionatuta edukitzea kontratatutako potentzia, eta komeni da hobetzea.
Nolanahi ere, energia kontsumo arduratsua eta kontzientea egitea gomendatzen da; izan ere, energia zentzuz erabiliz gero, energia aurreztearekin batera, planetaren iraunkortasunean laguntzen dugu.