Energiaren Euskal Erakundeak A3E Elkartearen aitorpena jaso du 40 urteko lanean

A3E elkarteak aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak bere lau hamarkadetan energia-eraginkortasunaren arloan egin duen lana. Lan horri esker, Euskadiko energia-intentsitatea murriztu da, eta industria-lehiakortasunari eta herritar guztien ongizateari eutsi zaie.

Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak jaso zuen saria, 2022ko abenduaren 13an Madrilgo Reina Sofía Museoko Auditorioan egindako galan. Bertan nabarmendu zuen "eraginkortasuna dela euskal energia-politikaren oinarri nagusia, ahalik eta energia gutxien kontsumitzea lehenesten duela eta kontsumitutakoa iturri berriztagarrietatik eta garbietatik datorrela".

Euskadiko Energia Estrategiak helburu batzuk ezarri ditu energia aurrezteko eta bertako energia-iturriak eta berriztagarriak ezartzeko. Energia-eraginkortasunean egin den lanari esker, 40 urtean energia-intentsitatea 50 puntu murriztea lortu da, eta mix energetikoa eraldatzea, petrolioaren deribatuen kontsumoa 20 puntu baino gehiago murriztuz eta ikatza energia-erabileretarako kenduz.