Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia Iñigo Ansolak hartu ditu Mutrikun dagoen itxasoko olatuak aprobetxatuz energia lortzeko azpiegituran. Euskadiko energia politikaren irizpide nagusiak azaldu dizkie bertan.

Kolonbiako Caldaseko Gobernadore Guido Echeverri eta Kolonbiako Errepublikako Senatari Jorge Eduardo Londoño buru direla, herrialde horretako instituzio ordezkaritza bat Mutrikun dagoen  BIMEP (Biscay Marine Energy Platform)  ikustera joan dira, han baitago 2011. urteaz geroztik olatu-energiako instalazioa .
 
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia Iñigo Ansolak, eta itxas-energien arloko talde teknikoak hartu dute Mutrikun “Euskadi Learning Tour 2018” izeneko bisita osatzen duen talde kolonbiarra. Interes handia erakutsi dute olatu-energiako azpiegitura ezagutzeko. Instituzio ordezkaritza hori BIMEP-ek Euskadiko energia trantsizioan duen garrantziaz ohartu da eta iraunkorragoa den energia sistema baterantz gure herrialdea egiten ari den bidean olatuen indarra aprobetxatzeko aukeraz jabetu da.