2019. urtean Euskadira 8.000 delegatu erakarriko dituen WindEurope biltzar eolikoaren aldez aurreko jardueren barruan
Europako hainbat herrialdetako hogei komunikabidek baino gehiagok osatutako delegazioak gaur goizean bisitatu ditu Biscay Marine Energy Platform (BiMEP) erakundearen instalazioak, hau da, Bizkaian kokatutako itsas energien entsegu-plataformarenak, betiere Euskadiko industria-instalazio eolikoetarako bisita-programaren barruan.
Hainbat komunikabidetako (hala nola Danimarkako Borsen, Alemaniako Süddeutsche Zeitung, Agence France Presse, Nikkei eta Polska Agencja Prasow, besteak beste) delegatuek in situ ezagutu ahal izan dituzte Windbox klusterraren I+Grako instalazioak eta sistema eolikoen saiakuntza-bankuak, baita Bilboko portuan kokatutako Haizea Wind enpresaren instalazio berriak ere. Datozen asteetan ekingo dio produkzioari lehorreko parke eta itsas parkeetarako dorreen eraikuntzan aritzen den enpresa horrek, eraikuntza-obretako zenbait hilabeteren ondoren.
WindEurope energia eolikoaren Europako elkarteak antolatu du bisita hori, zeinaren hurrengo nazioarteko biltzarra 2019ko apirilean egingo den, eta Energiaren Euskal Erakundearen lankidetza izan du, euskal sektore eolikoak balio-kate osoan dituen gaitasunak nazioarteko prentsari ezagutarazteko.