Energiaren Euskal Erakundeak autokontsumoa murrizten zuten mugak deuseztatzen dituen Dekretuaren zirrikituak aztertzeko jardunaldia antolatu du.
Energiaren Euskal Erakundeak Estatuan antolatutako lehen jardunaldietako bat prestatu du maiatzaren 9rako enpresa interesdunek eta, bereziki, eguzki-energia fotovoltaikoaren sistemak jartzen dituzten enpresek eta arkitekturako eta ingeniaritzako estudioek lehen eskuko informazioa izan dezaten. 244/2019 Errege Dekretuak –energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituenak– aldaketa handia dakar energia berriztagarriak zabaltzeko eta energia autonahikodunak izateko. Kontsumitzaileek zeresana izango dute euren energiaren kudeaketan.
Maiatzaren 9an, ostegunarekin, energiaren autokontsumoari buruzko prestakuntza-saioa izango da Euskalduna Jauregian, goizeko 09:30ean hasita, eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak eta Unión Española Fotovoltaica elkarteko zuzendari nagusi José Donosok emango diote hasiera jardunaldiari.
Duela gutxi onartu den autokontsumoaren arau-esparru berriak autokontsumorako administrazioko elementuak, kudeaketakoak eta elementu teknikoak errazten ditu. Autokontsumo kolektiboaren aukerari bidea zabaldu zaio eta, hartara, hainbat kontsumitzaile (etxejabeen erkidego bat, esaterako) energia sortzeko planta berari atxiki dakizkioke eta kontsumitzaile bakoitzak behar duen energia kontsumitu.
Energiaren Euskal Erakundeak antolatu du prestakuntza-saio hori, Estatuan antolatu diren mota honetako lehen jardunaldietakoa da. Gaur-gaurko gaia da eta energia berriztagarrien enpresa instalatzailek interes handia dute, baita udaletxeek, arkitekturako estudioek, ingeniaritzakoek eta unibertsitateek besteren artean. Saioak bi ardatz izango ditu; alde batetik, eransteko ahalmenak hobetzea, sortutako energia partekatzeko, sarearekin interakzioan jardun ahal izango duten autokontsumitzaileen kolektibo batean; eta, bestetik, arrakasta izan duten kasu batzuen azalpena.
Azkenik, gogoratu beharra dago, datozen egunetan, Energiaren Euskal Erakundeak energia aurrezteko eta berriztagarriak baliatzeko Laguntza Programa aurkeztuko du, erregulazio berriarekin bat datozen proiektuak bultzatzeko.
Egitaraua
09:30 Jardunaldiaren irekiera
- Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.
- José Donoso, UNEF-eko zuzendari nagusia.
10:00 Berrikuntzak: autokontsumoa
- 244/2019 Errege Dekretuaren inguruko sarrera. Natalia Díaz de Arcaya, Energiaren Euskal Erakundeko arlo teknikoa.
- UNEFen ikuspegia: Autokontsumoa instalatzaileen ikuspegitik. Paula Santos, UNEFeko zuzendari teknikoa.
- Eneragen-en ikuspegia: Autokontsumoa, energiaren alorrean diharduten agentzien eta erakunde publikoen ikuspuntutik. Jorge Jové Sandoval, ERENeko eguzki-alorraren burua eta EnerAgen-eko Autokontsumo Lantaldearen koordinatzailea.
- Autokontsumo-instalazioen tramitazioa. Patxi Martínez de Lagos, Eusko Jaurlaritzaren Energia Zerbitzuko burua.
12:30 Arrakasta-kasuak
- Fotovoltaikoa instalazio komunetan sartzea/ibilgailu elektrikoa kargatzea. Fermín Ollora - STANSOL ENERGYko zuzendari nagusia eta UNEFen Euskadiko ordezkaria.
- Autokontsumoaren aukerak industrian. Kasu praktiko errealak. Gorka Macías, Bikote Solar.
- Eguzki-etxebizitzak vs eguzki-kontsumitzaileak. José Ignacio Mendoza - EKISOLAReko proiektu-zuzendaria.
- Energia-eraginkortasuna eta autokontsumoa eraikinetan fotovoltaikoa sartzearen bitartez. Maider Machado - Project Managerra ECNALIAko Eguzki Energia Eguzki-energia Taldean.
Informazio gehiago