Euskal erakundeen arteko lankidetza publiko-pribatuaren fruitu, Arabako Armiñongo udalerrian dagoen EKIENEA proiektuak 70 milioi euro inguruko inbertsioa eskatuko du eta 160.000 lagunentzako energia garbia sortuko du, hau da, Arabako biztanleriaren ia erdiarentzat.
Iberdrolako presidente Ignacio Galanek, Mondragon Korporazioko presidente Iñigo Ucinek, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek eta EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak gaur goizean azaldu dizkiote Iñigo Urkullu lehendakariari proiektuaren xehetasunak eta hedadura, zeinak egiten den bitartean ehunka enplegu ere sortuko dituen inguruan, agerian utziz karbonoan txikia den ekonomia baterako trantsizioa oparotasunerako eta hazkunde jasangarrirako aukera dela.