Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Energiaren Euskal Erakundeak 35 urte bete ditu Euskadiko energia egoera hobetzeari lotuta

Garatutako lanari esker, EEEk Eusko Jaurlaritzari jasotakoa baino 142 milioi euro gehiago itzuli dizkio Hiru hamarkadatan 30 milioi euro eman dira laguntzetan, energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendu partikularrera bideratuta.Gas naturalaren alde egindako apustuak inbertsioak aurreratu zituen, euskal gasifikazioa azkartzearekin batera. Horrek ekarri zuen, besteak beste, industrian energia-prezio lehiakorrak izatea eta eraginkortasun handiko teknologia industrialak erabiltzea. Prozesu hori giltzarria izan da industriaren lehiakortasunerako merkatu globalean, enplegu kuotei eusteko eta industriaren BPIerako. Hamarkada hauetan gas naturalari sarbidea emateak nabarmen murriztu du petrolioaren erabilera: % 62 izatetik oraingo % 43 izatera. Gainera, emisio gehien eragiten duen energia, ikatza, ez erabiltzea ahalbidetu du. Era berean, etxebizitzetan konfort egoera orokortzea lortu du. Energia berriztagarriek euskal energia-eskariaren % 7 ase edo betetzen dute, energia-autohornikuntza tasa dena, hain zuzen ere. Arlo horretan, Euskadik ikerkuntzaren aldeko apustua egin du, BiMEP edo CIC energigune moduko saiakuntza zentroen bitartez, energia sektorearen barruan aukera industrial berriak sortzeari begira.

Lire +

Sare elektriko adimendunetan Euskadi liderra izatea ekarri duen egitasmoaz balantzea egin dute Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak

Bidelek Sareak proiektuaren itxieraz jardunaldia60 milioi euro inbertitu dira.Legezko eskakizunak hobetu edo gainditu dira kontagailu digitalen aldaketarako, eta digitalizatu egin dira transformazio-zentroak eta azpiestazioak sare elektrikoaren maila guztietan.Euskal industriak bere teknologia propioa garatu du banaketa-sareak digitalizatzeko, nazioarteko merkatuan lehiatzen denarekin.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.