Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

“Energia erronka global garrantzitsuena mentalitatearen aldaketa da eraginkorrak izateko”

EEEk gonbidatutako Sun Munduko Energia Foroko idazkari nagusiak hitzaldi bat eman du gaur goizean, Deusto Forumen Alor guztietan energia eraginkortasunean sakontzeari begira, mentalitatearen aldaketa da gizartearen erronkarik handiena, energia trantsizioan aurrera egite aldera. Gas naturala funtsezkoa izango da hurrengo 30 urteetan, berriztagarrien aldeko energia trantsizioa errazteko. Lankidetza eta debatea ezinbestekoak izango dira guztien interesak adosteko, klima aldaketaren kontrako akordioen esparruan.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak eskertu du Arabako Lautadako, Añanako eta Gasteizko udalen konpromisoa

Esker ona emateko ekitaldia Asparrenan (Araia) izan da gaur goizean, hain zuzen ere, egungo energia-premietarako erantzuna iraganean aurkitu duen herrian. Urak eta zurak energia-iturri izaten jarraitzen dute, biomasa bidezko district heating instalazio baten eta zentral hidroelektriko txiki baten bitartez. Ekitaldira bertaratu direnek geotermia proiektu bat ezagutzeko aukera ere izan dute, bertako udalak sustatu duena kiroldegian etxeko ur beroa sortzeko eta eraikina girotzeko. EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030erako Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Lire +

Debagoieneko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Mende bat baino gehiago etenik gabe funtzionatzen daraman Olateko zentral hidroelektrikoan (Oñati) izan den ekitaldian bildu dira EEEKo zuzendari nagusi Iñigo Ansola eta tokiko ordezkariak, eta energia-efizientziari eta energia berriztagarriei buruzko ideiak partekatu ahal izan dituzte bertan. Zentralak 15.000 MWh inguru sortzen ditu, Oñatiko herrigunean behar den energiaren kantitate baliokidea. EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Lire +

Urola Eskualdeko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Aitorpena gaur goizean egin da Zumaian, Aitzuri pilotalekuaren kasua ezagutzeko bisita tekniko batekin, eguzki-energia termikoko instalazio bat baitauka 2007az geroztik udal-igerilekuetako estalkian daukan eguzki-energiako instalazioa eragile gisa baliagarria izan da energia-efizientziako eta energia berriztagarriak sustatzeko proiektu berriak ezartzeko, trantsizio energetikoan urrats berriak egitea ahalbidetuz. EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Lire +

Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalen trantsizio energetikoarekiko konpromisoa aitortu du Energiaren Euskal Erakundeak

Aitorpen-ekitaldia gaur goizean izan da Ispasterren eta bertako udalak sustatutako district heating proiektua ezagutzeko aukera izan dute bertaratuek. Ispasterrek energia berriztagarrien aldeko apustua egin du energetikoki autohornitzeko eta kontsumoan prezio egonkor bat lortzeko. Etorkizun hurbilean kanpoko kontratu energetikorik ez izatea proposatzen da, eta eraikin publikoetako ur beroa, berokuntza eta elektrizitatea hornitzeko beharrezkoa den energia guztia saretik beretik etortzea. EEEk bereizgarri bat aurkeztu du 2030eko Euskadiko Estrategia Energetikoaren helburuak betetzen laguntzen duten administrazio edo eremu publiko-pribatuarekin elkarlanean garatu diren ekimenak identifikatzeko.

Lire +

Energiaren Euskal Erakundeak garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko apustua egiten du

Herritarrek Energiaren Euskal Erakundearen jabetzako ibilgailu elektrikoak probatu ahal izango dituzte Elorrion, Getxon eta Eibarren, irailaren 16tik 22ra bitartean “konbinatu eta mugi zaitez” lemapean egingo den 2018ko Mugikortasunaren Europako Astearen sentsibilizazio-ekintzen barruan. Energiaren Euskal Erakundeak, era berean, Bilboko Udalak antolatutako jardueretan parte hartuko du dibulgazio-materialarekin, eta prestakuntza-hitzaldiak emango ditu Getxon eta Durangon.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.