Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadin energia iturri guztien kontsumoak behera egin zuen 2020. urtean

COVIDek eragindako osasun krisiak baldintzatu du bilakaera sektore guztietan 2020KO DATUEN AURRERAPENA Elektrizitatearen etxeko kontsumoak %1,4 egin zuen gora, 2019. urtean izandakoaren aldean, gas naturalarenak, berriz, behera egin zuen. Gasolinen eta gasolioen kontsumoa jaitsi zen. Hala ere, A gasolioa da gehien erabiltzen den erregaia garraioan (guztizkoaren %90). Hegazkingintzako kerosenoren kontsumoak %60 egin zuela behera kalkulatu da.

Gehiago irakurri →

Euskadik sorkuntza berriztagarrien herritar kooperatibak sustatuko ditu, Ekiola sozietate berriaren bidez

Aitzindaria den ekinaldi honek, gaur goizean, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko sailburuak eta Iñigo Ucín Corporacion Mondragoneko presidenteak aurkeztua, aukera emango die herritarrei parte hartzeko energia berriztagarrien sorkuntzan eta kudeaketan, udalerrietan eta eskualdeetan instalatuko diren eguzki parkeen bitartez. Ekiola lankidetza publiko-pribatuari esker eratu da, EEE Energiaren Euskal Erakundearen eta Corporación Mondragonen barneko KREAN ingeniaritza sustatzailearen artean, Euskadin energia berriztagarrien aldeko proiektu garrantzitsuetan bazkide direnak lehendik, hala nola Ekian eta Ekienea izenekoak, bertan sortutako eta ekonomikoki bideragarri diren energia baliabideak ustiatzen ari diren egitasmoak, hain zuzen ere. 

Gehiago irakurri →

Aixeindar sozietateak bere lehen lau parke eolikoen tramitazioa hasi du: 250 MW Araban

Aixeindar sozietateak, Euskadin proiektu berriztagarri berriak sortzeari begira eratutakoak, dagozkien administrazio instantzietan lau eskaera aurkeztu ditu, egitasmo berriztagarrien tramitazio lanei ekiteko xedez; zehazki, 250 MW-eko potentzia instalatua izango duten parke eolikoak eraikitzeko, Arabako lurraldean. Hain zuzen ere,  horiek izango dira sozietate horrek egingo dituen lehen jarduerak, Euskal Autonomia Erkidegokoan energia berdearen sorkuntzaren aldeko apustua sendotu nahian, betiere Energia Trantsizioaren helburuetan aurrerapausoak emate aldera. Instalatutako potentzia berri horri esker, gure erkidegoan instalatutako ahalmen eolikoa ia hirukoiztu egingo da; izan ere, gaur egungoa 153 MW-ekoa da.

Gehiago irakurri →

Europak oniritzia eman dio Eskoziak eta Euskadik itsas energia batera bultzatzeko hartutako akordioari

EuropeWave proiektua 2021etik 2026ra bitarte garatuko da Olatuen energia garatzeko Europan orain arte egin den proiekturik garrantzitsuenetako bat da, eta aurrera egiteko gaitasuna frogatzen duten teknologien erosketa bultzatzea du xede, laborategiko entseguekin hasi eta itsasoko probetaraino.  Energiaren Euskal Erakundeak, Wave Energy Scotland-ek eta energia ozeanikoen europar elkarteak (Ocean Energy Europe-OEE) parte hartzen dute proiektuan. 22,7 M€ inbertituko dira guztira, Europako Batzordeak % 50 jarriz, eta Energiaren Euskal Erakundeak, berriz, 7,5M€, olatuen energia-kaptadoreen merkaturatu aurreko erosketa publikorako, eta gailu horiek EMECen (Eskozia) eta Biscay Marine Energy Platform BiMEPen (Euskadi) probatuko dira.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak Euskalsis sortu du: jarduera sismikoa detektatu eta kontrolatzeko euskal sarea

Sarea gaur goizean aurkeztu da, Oiartzunen. EAEko geografiako hainbat tokitan barreiatutako 15 estazioz osatua dago, eta jarduera sismikoa monitorizatuko du une oro.  Energiaren Euskal Erakundeko Geologia eta Meatzaritza Baliabideen Sailak sustatutako ekimenak aukera emango du arrisku sismikoak zehatz-mehatz ebaluatzeko eta Euskadiko substratuaren gaineko ezagutza geologikoan aurrera egiteko

Gehiago irakurri →

Bizkaia Plaza eraikineko Erakunde Publikoek EUSKARALDIArekin bat egin dute 30 Arigune eta 100dik gora Ahobizi eta Belarriprestekin

Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean kokatutako Erakunde publikoek, hau da Energiaren Euskal Erakundeak, Arrisku Kapitala Kudeatzeko Sozietateak, Sprik, Sprilurrek, Basque Trade & Investmentek, Osatekek, Basquetourrek, Ihobek eta Uraren Euskal Agentziak EUSKARALDIArekin bat egin dute, euskararekiko konpromisoa berretsi eta aldarrikatzeko.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.