Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

2M€-ko laguntzak kamioiak berritzeko

2023ko ekainaren 12tik egongo da indarrean www.eve.eus webgunean​ Salgaien errepide bidezko energia- eta ingurumen-arloko garraioa hobetzea lortu nahi du neurriak, gaur egun garraio hori baita energia-kontsumitzaile handienetako bat, petrolioarekiko mendekotasun handiarekin, halaber.

Lire +

“Euskadiko Itun Berdea” erakusmahaia Bioterrara itzuli da, euskal herritarrak klima eta energia erronkari aurre egiteko mobiliza daitezen

Emisioak murrizteko, ekonomia deskarbonizatzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko informazioa eskainiko du, bai eta energia berriztagarrien instalazioei buruzko informazioa ere Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Ekoetxea zentroetan,  Euskadiko ingurumen zentroen sarean, aurrera begira antolatu dituzten jarduerak ere ezagutaraziko ditu 

Lire +

WMW 2023, itsasoaz eta bertan jarduten diren sektore produktiboez topagunea

Martxoaren 21etik 23ra, asteartetik ostegunera, itsasoko industriaren erreferentziazko topagunea bihurtuko da Bilbao Exhibition Centre, World Maritime Week azokaren laugarren edizioa egingo baitute. Foro hau, dagoeneko, hitzordu estrategikoa da sektorearentzat. Aukera berriak sortuko ditu, eta ezagutza, teknologia eta inbertsioa eskuratzea erraztuko du haren lau hitzorduetan: Sinaval, Eurofishing, Futureport eta Ocean Energy Conference.

Lire +

Euskadik eta Galiziak harremanak estutu dituzte hidrogenoa garatzen laguntzeko

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi eta Hidrogenoaren Euskal Korridorearen (BH2C) presidenteorde Iñigo Ansolak harrera egin dio Galiziako ordezkaritza bati. Bertan izan dira, halaber, Hidrogenoaren Galiziako Elkarteko (AGH2) presidente Luis Miguel Varela, elkarteko idazkari Marcos Martínez Rodeiro eta Galiziako Xuntako Industriako idazkari nagusi Paula Uria.

Lire +

Arabako lehen Ekiolak energia berriztagarria sortuko du maiatzean

Obrak bisitatzean, Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela beste aukerarik eraginkorrak izatea eta energia norberak sortzea baino. “Ez daukagu B planik” –esan du Maeztuko eguzki-parke fotovoltaikoan dagoeneko egituren % 25 eta eguzki-moduluen heren bat jarrita daude Etxebizitza kooperatibista bakoitzaren batez besteko inbertsioa 1.500 eurotik beherakoa izango da

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.