Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta Energiaren Euskal Erakundearen, Lurautoren eta IBILen laguntzaz
Eko rallyea deritzon proban gidatzearen eraginkortasuna baloratzen da, batez besteko zenbait abiadurari eta kontsumo baxuei eusteko gaitasuna puntuatuz
Aurten berrikuntza gisa ibilgailu elektrikoek eta hibridoek baino ez dute parte hartuko, eta dagoeneko 55 ibilgailu elektriko eta 5 hibrido izen-emanda daude
Horiek guztiek 400 kilometro egin beharko dituzte hiru etapatan, irteera eta helmuga Guggenheimeko zelaigunean daudela, eta bertan, aldi bereko jarduerak antolatuko dira publikoarentzta asteburu osoan
Ostiraleko eta larunbateko etapak puntuagarriak izango dira Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketarako eta FIA e-Rally Regularity Cup munduko txapelketarako
Igandean lehenengo aldiz Bilbao 30 proba egingo da, hiriko kaleetan zehar egindako gidatze jasangarria saritzeko