Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Maiatzetik aurrera eman ahalko da izena Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiban

 Proiektua azaltzeko hitzaldiak egingo dira Arrasaten, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan maiatzean. Interesa duten herritarrek aurretiko izen-ematea egiteko aukera izango dute orduan. Kontsumo eredu iraunkorra sustatuz, tokian tokiko energia sortu eta kontsumitzea du helburutzat Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak. Leintz bailarako 400-500 familiarendako energia berriztagarria sortuko da. Fagor Taldeak iraunkortasunarekin eta balio kooperatiboekin duen konpromisoaren erakusle 335.400 euroko ekarpena egin dio proiektuari, Fagor 2030 estrategiari estuki loturik.

Gehiago irakurri →

Europako sektore eolikoak Euskadin du hitzordua

 WindEurope apirilaren 5etik 7ra egingo da BECen, eta 300 hizlarik, 350 erakusketa-enpresak eta mundu osoko 8.000 parte-hartzailek baino gehiagok hartuko dute parte. “Wind Energy Basque Country” bilguneak sektore horretako teknologia- eta industria-potentziala erakutsiko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterreko 50 enpresa elkartuko ditu. Euskadik nazioarteko ordezkaritzak hartuko ditu, Norvegia, Belgika, Lituania, Wahington eta Virginia Beacheko Energia Ministerioetako ordezkariekin.

Gehiago irakurri →

Euskadi energia berriztagarrien Europako egoitza izango da WindEurope 2022 bilgunean

Apirilaren 5etik 7ra egingo da BECen, eta 300 hizlarik, 350 erakusketa-enpresak eta mundu osoko 8.000 parte-hartzailek baino gehiagok hartuko dute parte. “Wind Energy Basque Country” bilguneak sektore horretako teknologia- eta industria-potentziala erakutsiko du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterreko 50 enpresa elkartuko ditu. Energiaren Euskal Erakundeak Basque Wind TVren bidez emango du, eta Spri Taldeak “WindTalks for Innovation” gunea kudeatuko du.  Euskadik nazioarteko ordezkaritzak hartuko ditu, Norvegiako, Danimarkako, AEBetako eta Eskoziako energia-ministerioetako ordezkariek osatua, besteak beste. Sektorean puntakoak diren euskal enpresak, Iberdrola, Repsol eta Siemens Gamesa Renewable Energy, WindEurope 2022ko enbaxadore gisa arituko dira, espazio propioekin.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.