Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Gipuzkoako industria-enpresen lehen energia-komunitatea sortu da Eibarren

Debegesak, Debabarreneko Garapen Agentziak,  eta industrialdeko enpresek sustatu dute ekimena. Horrez gain, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE), Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren, Eibarko Udalaren eta Edinoren laguntza du. Enpresek energia berriztagarria sortu eta kontsumitu ahal izango dute Azitain 3K industrialdeko estalkian jarriko diren 347 plaka fotovoltaikoei esker eta urteko elektrizitate-fakturan %25 aurreztuko dutela kalkulatzen da.

Gehiago irakurri →

Euskadiko toki administrazioetako 150 ordezkari eta teknikari baino gehiago izan dira EEEk eta Ihobek antolatutako topaketetan

“Erreminta-Gida” ekimenak azken topaketa egin du gaur goizean Basaurin, eta trantsizio energetiko eta klimatikoari aurre egiteko laguntza eta euskarri teknikoen programak aurkeztu ditu.  Gaur goizean Bizkaiko udalerrian egindako bileran, "Erreminta-gida" programa Bilbao Handia, Uribe Kosta eta Txorierri eskualdeetako arduradun eta teknikariengana hurbildu dute.

Gehiago irakurri →

EVEk eta IHOBEk udal-eremutik klimaren eta energiaren trantsizioari aurre egiteko laguntza-programak aurkeztu dizkiete Gipuzkoako udalei

Donostian egindako bileran, “Erreminta-gida” programa aurkeztu diete gaur goizean Donostialdea, Oarsoaldea, Bidasoa, Urola Kosta eta Urola Erdiko arduradun publiko eta teknikoei.  Ingurumen arloko teknikariak kontratatzeko aukera izango dute, Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin lortutako akordioari esker.  Bertaratuek bat egin dute berogailuen gehieneko tenperatura 19ºC-ra mugatuz energia aurreztu nahi duen kanpainarekin.

Gehiago irakurri →

Aixeindarrek biderkatuko du Euskadiko energia eolikoaren ekoizpena

Aixeindar, Euskadin proiektu berriztagarri berriak bultzatzeko sortutako sozietatea, aurrera doa 2006tik EAEn abian jarriko diren lehen hiru parke eolikoen tramitazioan.  Aldeko lehen Ingurumen Eraginaren Adierazpenak egin zaizkie sozietateak dituen energia eolikoaren hiru proiektuetako biri, Labrazako eta Azazetako parke eolikoei, hain zuzen ere. Horiek behin betiko bultzada emango diote Euskadin energia berdea sortzeko apustuari, Trantsizio Energetikoaren helburuetan aurrera egiteko. Araban daude, 160 megawatteko (MW) potentzia instalatua izango dute eta 169 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute. Instalazio horiek tokiko ekonomia eta enplegua suspertzen lagunduko dute, 470 profesional inguruk parte hartuko baitute.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek laguntza sorta bat aurkeztu diete Busturialdeko eta Lea-Artibaiko udalei, krisi klimatikoari aurre egiteko eta energia aurrezteko

“Erreminta-gida” programa ezagutzera eman dute gaur Gernikan, besteak beste tokiko administrazioek jasangarritasunaren arloko teknikariak kontratatzeko laguntzak barneratzen dituena.  Parte hartzaileek babesa eman diote energia aurrezteko berogailuen tenperatura 19ºC-ra mugatzera animatzen duen kanpainari

Gehiago irakurri →

Arabako Mendialdeko eta Guardia-Errioxako udalek tresna berriak izango dituzte klimaren eta energiaren erronkei aurre egiteko

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Ihobek “Erreminta-gida” programa aurkeztu dute gaur Arraia-Maeztun, klima-krisiari aurre egiteko eta energia aurrezten laguntzeko udalerri eta eskualdeei zuzendutako laguntzekin  Parte hartzaileek babesa eman diote energia aurrezteko berogailuen tenperatura 19ºC-ra mugatzera animatzen duen kanpainari

Gehiago irakurri →

EVEk eta Ihobek tokiko erakundeei laguntzeko plan berria aurkeztu dute Gasteizen, klimaren eta energiaren helburuei heltzeko

Arabako Lautadako, Añanako eta Gasteizko udalerriek eta erakundeek energia aurrezteko eta krisi klimatikoari ekiteko ekimenak eta laguntzak ezagutu ahal izango dituzte “Erreminta-gida”-ren bidez  Nabarmentzekoa da Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin egindako akordio bati esker udaletan eta tokiko mankomunitateetan teknikariak kontratatzeko laguntza   Parte hartzaileek babesa eman diote energia aurrezteko berogailuen tenperatura 19ºC-ra mugatzera animatzen duen kanpainar

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.