Jardunaldiak eta albisteak

Barne Informazio Sistema

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Bahía de Bizkaia Gasek kontratua sinatu du hirugarren tankea eraikitzeko, 97,5 milioi euroren kostua izango duena

Gasa biltegiratzeko ahalmena %50 areagotuko du •    Lanak irailean hasiko dira, eta 36 hilabeteko epean gauzatuko dira; egingo diren 1.000.000 lan-orduetan 450 langile izango dira lanean •    450.000 m3 GNL biltegiratzeko ahalmena izango du, metano-ontzi handien deskarga erraztuko duena •    Espainiako gas sisteman BBG da gehien erabiltzen den birgasifikazio planta

Gehiago irakurri →

Gurutzetako Ospitalea izango da lehen erakunde publikoa ibilgailu elektriko flota bat izaten

• 2011 eta 2012 artean Mercedes Vito E-Cell furgoneta elektriko bat eta lau automobil elektriko puru erosiko ditu • EEEk flota monitorizatzen lagunduko du eta kargatzeko guneak instalatuko dira, karga kudeatzeaz arduratzen den IBIL sozietatearen bidez • Ekimen hau Eroskik abiarazitakoaren ildotik doa, 3 hiriburuetako merkataritza gunetako produktuak banatzeko flota elektrikoa baitu

Gehiago irakurri →

EEEk 123 milioi euroko etekina izan zuen 2010ean

• Industria Sailaren menpeko erakundearen administrazio kontseiluak onartutako emaitza hori, funtsean, Naturgasen akzioen %9,43 HCi saldu izanaren ondorio da• Kontseiluak Bioener sozietatea deuseztatzea eta Noroilen duen partaidetzaren salmenta baimendu zituen

Gehiago irakurri →

Etorkizuneko Leioako Zientzia Parkeak 5,2 milioi aurreztuko dituen energia sistema bat izango du

•     “District heating” esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, energia era eraginkorrean ekoizteko sistema berritzailea, hain zuzen, eraikin bakar batean zentralizatua egoteari esker. •    5,2 milioitako inbertsioa ekiditzen da eta kutxadura isuriketak %21 aurrezten dira •    Bizkaiko Teknologi Elkartegiak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sistemaren inplantazioa erraztuko duen lankidetzarako esparru-hitzarmen bat, energia-eraginkortasun arloan, sinatu da gaur

Gehiago irakurri →

Euskadin elektrizitatearen kontsumoak %5,9 egin zuen gora 2010ean

•    Nagusiki, siderurgia alorrean izandako kontsumoaren igoeragatik gertatu zen,  2008. urtean izandako kontsumo maila baino askoz txikiagoa izan bazen ere. •    Zementu arloaren eta itsasontzigintzaren jarduerak beheranzko joerari eusten dio, eta, beraz, energia-kontsumoa murrizten segitzen dute hirugarren ekitaldiz jarraian.

Gehiago irakurri →

100 enpresatako ordezkariak izan dira Europarentzako Energia Adimendun programaren deialdi berriaren aurkezpenean

Izaera ez teknologikoa duten energia egitasmoak finantzatzeko programa nagusi horrek Europar Batzordearen sostengua eta laguntza ditu •    2010ean, 58 milioi euroko finantzaketa jaso zuten Europa osoko 44 egitasmok. Horietako 5 Euskadikoak ziren. •    2011ko deialdiaren aurrekontua 57 milioi eurokoa da. •    2011ko deialdiaren proposamenak apirilera arte aurkeztu ahal izango dira.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.