Inaugurazio ofiziala Gasteizen egingo da, erakusketa eta jardunaldi batzuen bidez, 2012ko Europako Hiriburu Berdearen ospakizunekin bat eginda
• Energia Iraunkorraren Europako Astea ekainaren 18an hasiko da, Gasteizko Europa jauregian Alkateen Itunari buruzko jardunaldi baten bitartez.
• Egun horretan ere erakusketa ibiltari bat ikusgai izango da, “Energiaren egunak” izenekoa, eta bertan ibilgailu elektrikoak, panel interaktiboak eta haurrentzako tailerrak izango dira, energiaren aurrezpenaren garrantziaz kontzientziatzeko.
• Ekainaren 22an, berriz, ibilgailu elektrikoaren inguruko jardunaldi bat egingo da, eta Gasteizen izango den Mugikortasun Elektriko Zentroaren berri emango da, uda honetan martxan egongo dena hiriaren erdialdean, ibilgailu elektrikoak erakusteko eta probatzeko.