Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Energiaren Euskal Erakundeak, guztira, 8,3 M € kudeatuko ditu garraioaren hobekuntza energetikoari laguntzeko

6,2 milioi bere deialdiari dagozkio eta 2,1 milioi Ministerioak egindako eskariari, bere laguntzen Dekretuaren ondoriozko tramitazioaz EEE arduratu dadin Laguntza eskaerak esteka honetan: ESKAERAK Martxoaren 27an argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laguntzen lehenengo sortak, ibilgailuen Renove eta garraio eraginkorrekoak, eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean, martxoaren 28an. EEEren ibilgailu eraginkorren Renoveri esker, autoak eta furgonetak ordezkatu eta eraginkortasun handikoak erosi ahal izango dira: elektrikoak, gas naturalarekin eta GLPrekin ibiltzen direnak, baita A sailkapen energetikoa duten gasolina eta gasolio motorizazioak ere, eta kontuan izango dira 2019ko martxoaren 1etik aurrera egindako eragiketa guztiak. Euskadi izango da Ministerioko funtsen garraiorako laguntzak jasoko dituen lehenengo erkidegoa, bai eta herritarren esku jarriko dituena ere, apirilaren lehenan irekitzea aurreikusten baita. Laguntza hauek Eusko Jaurlaritzako programekin bateraezinak dira. Euskal energia agentziaren historian garraiorako kudeatu den zenbatekorik handiena da.

Gehiago irakurri →

Mugitu hatza

Energiaren Euskal Erakundeak energia-efizientziaren munduko egunaren harira egindako kanpaina berria EEEk efizientzia bultzatzeko egindako kanpainei esker, azken zazpi urteotan EAEko energia-eskarian % 4,3 aurreztu da.

Gehiago irakurri →

Ibilgailuen renove plana martxoaren amaieran jarriko da martxan, EHAAn argitaratu ondoren

Martxoaren 1etik aurrera egindako erosketak hartuko dira kontuan  Diru laguntza eskaerak era telematikoan egingo dira, EEEren webgunearen bitartez, oinarriak EHAAn argitaratutakoan, martxoaren bukaeran.   Ordeztu beharreko turismoek gutxienez 10 urte eta furgonetek gutxienez 7 urte izan behar dituzte beteta, eta txatar bihurtu beharko dira. Zenbait hedabidetan agertutako informazioaz bestera, jasoko den diru laguntza onuradunari emango zaio zuzenean, eta inola ere ez errenta aitorpenean kenkari gisa. 

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.