Organisme énergétique
du Gouvernement basque

Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Eusko Jaurlaritzak eta Alianza Renault-Nissanek ibilgailu elektrikoa sustatzen dute elkarrekin Euskadin

•    Akordioari esker, Euskadin ibilgailu elektrikoari sarbidea emateko baldintzak errazteaz gain, azpiegitura ere garatuko da, mugikortasun iraunkorra lortzeko bidean, konponbide teknologiko onena dela uste baitute. •    Alianza Renault-Nissanek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) zero emisio duen mugikortasun aurreratua sustatuko dute Euskadin, ibilgailu elektrikoen sarrera erraztuz eta horiek kargatzeko sare bat garatuz.

Lire +

Energia metatzea funtsezkoa izango da energia berriztagarriak erabat garatzeko

Gasteizen, gaur, baterietan eta superkondentsadoreetan energia metatzeaz nazioarteko kongresua inauguratu da, eta mundu osoko 150 aditu bildu dira•  Kongresua Gasteizko Villasuso jauregian, martxoaren 20tik 22ra bitartean izango da, eta energia iturri berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko duten metatze sistemez arituko dira puntako adituak  •   Kongresua CIC EnergiGUNE Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu dute

Lire +

CIC Energigune ikerketa zentroak bere ateak ireki ditu lan ildo nagusiak erakusteko

Baterietan eta superkondentsadoreetan energia metatzeaz nazioarteko lehen kongresuaren harira, Gasteizko Villasuso jauregian, martxoaren 20tik 22ra bitartean, puntako adituen parte hartzearekin, zabaldu ditu ateak ikerketa zentroak. Energia metatzeko sistemak garrantzi handikoak dira, energia iturri berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetzen baitute. Kongresua CIC Energigune Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu dute. 135 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.

Lire +

Nissan Leaf Tour erakusketa Bilbora heldu da

• Nissan konpainiaren erakusketa ibiltaria Bilbora heldu da; EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta IBIL, Gestor de carga de vehículo eléctricok babestutako erakusketaren helburua da herritarrei emisiorik gabeko mugikortasuna ezagutaraztea eta, aldi berean, %100 elektrikoa den lehen ibilgailua gidatzeak dakartzan abantailak, berrikuntzak eta sentsazioak erakustea • IBILekin sisnatutako akordioaren barruan dago ekimen hau

Lire +

Itsas teknologietan liderrak diren Britainia Handiko 10 enpresak sinergiak eta merkatu bateratuak bilatzen dituzte euskal enpresekin

Energiaren Euskal Erakundearen laguntzarekin, Britainia Handiko Kontsulatuak antolatutako enpresa teknologikoen nazioarteko foro bat da • Enpresa britainiarrek beren mugarri teknologiko nagusiak aurkeztu dizkiete Euskadi, Asturias eta Kantabriako enpresa era erakundeetako ordezkariei.• Euskadik itsas energia arloko egitasmorik garrantzitsuenetarikoak ditu nazioartean.

Lire +

Eusko Jaurlaritzak 1,54 milioi euro eman ditu diru laguntzetan 9.000 leiho baino gehiago aldatzeko 2011. urtean

2008. urteaz geroztik, Leihoen Renove Planak 20 milioitik gora eman ditu diru laguntzetan, 104 milioi euroko inbertsioak sortarazita• Iaz aurkeztu ziren eskabideen % 96 onartu ziren, eta batez besteko diru laguntza 740 euro izan zen. • Guztira, 2011n, 9.000 itxitura beiradun baino gehiago berritu dira, kanpoko aldera ematen duten leiho horien azalera 18.900 m2-koa izan zen. • Urtean lortuko den energiaren aurrezpena 800 tep (tona petrolio baliokide) izango da; urtean 2.900 etxeren berokuntza kontsumoaren baliokidea.  

Lire +

Ibilgailu elektrikoen car-sharing sistema Bizkaira iritsi da

Eusko Jaurlaritzak eta Repsolek sustatutako IBILEK enpresak hamalau ibilgailu elektriko orduka alokatzeko aukera eskaintzen du Bilbon eta Barakaldon gaurdanik  • Bilboko Alondegian aurkeztu den IBILEK car-sharing enpresak hiri-mugikortasun eredu berri bat eskaintzen du; izan ere, ibilgailu elektriko bakoitzak lau eta hamar automobil pribatu artean ordezka dezake • Aurreikuspenen arabera, zerbitzua Euskadiko beste bi hiriburuetara eta Bilboko udal parking gehiagoetara zabalduko da urte honetan • IBILEKek 8 ibilgailu elektriko eta 4 hibrido entxufagarriez osatutako flota du, IBIL enpresak hornitutako energia elektriko berriztagarria erabiltzen dutenak  

Lire +

Gurutzetakoa, Espainiako lehen ospitalea ibilgailu elektrikoen flota batekin

Flota osatzen duten sei ibilgailu elektrikoak etxeko ospitalizazio eran artatzen diren gaixoak bisitatzeko eta sendagaiak banatzeko erabiliko dira• Azken belaunaldiko flota berria Peugeot Ion markako 4 automobilek, Mercedes E-Cell furgoneta batek eta Think modeloko ibilgailu batek osatzen dute, erabat elektrikoak direnak.• Gurutzetako Ospitalea aitzindaria da bere zerbitzuak emateko ibilgailu elektrikoen flota bat erabiltzen eta, hartara, energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko politika orokorra ezartzen.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.