Seminars and Latest News

News

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Energiaren Euskal Erakundeak eta IHOBEk klima eta energia helburuak lortzeko toki erakundeei laguntzeko programa berria aurkeztu dute Durangaldean eta Arratian

“Erreminta-Gida” programak klima-krisiari aurre egiteko eta Euskadin energia aurrezteko Kontingentzia Planari erantzuna emateko udalerriei eta eskualdeei zuzendutako ekimenak eta laguntzak biltzen ditu.    Jardunaldi honek ekimen berri baten berri emateko balio izan du, Lanbide eta Novia Salcedo Fundazioarekin sinatutako hitzarmen baten bidez tokiko administrazioetan langile teknikoak hautatu eta sartzeko.   Ekitaldian, parte-hartzaileek bat egin dute berogailuetako tenperatura maximoa 19 °C-ra mugatuta energia aurrezteko kanpainarekin

Read more →

Azaroaren 8ra arte dago zabalik tokiko administrazioan klima-aldaketako eta energia-trantsizioko teknikariak kontratatzeko epea

Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak prestakuntza-programa bat jarri dute abian klima-aldaketan eta energia-trantsizioan, bi helburu hauekin: gazteak gaitzea, eta EAEko udalerriei aukera ematea energia-trantsizioari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiteko, Lanbide – Novia Zerbitzua eta Fundazioak kudeatzen duten administrazio publikoetako lehen esperientziak programaren esparruan.

Read more →

El Ente Vasco de la Energía presenta sus programas de compra de tecnología innovadora de energías marinas en la feria ICOE 2022

El Congreso ICOE 2022 celebrado en Donostia acoge la primicia de la publicación en los próximos días de la licitación pública para la compra de tecnología para la Planta de energía de las olas de Mutriku por un importe de 3,2M€. El programa de ayudas del EVE a las energías marinas dispone de 2,5M€ de presupuesto para impulsar el ensayo de tecnología en mar abierto.

Read more →

Azaroan hasiko dira Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba martxan jartzeko obrak

Proiektua udaberrian egongo da martxan; lanak amaitu ondoren. Bazkidetza fasea martxan da, eta, horretarako, arreta-bulegoak irekiko dituzte Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. 2.200 kWh-ko kontsumoa duen familia batek 1.239 euroko ekarpena egin beharko du bazkide egiteko. Aurrez izena eman duten familiek txosten pertsonalizatuak jasoko dituzte urriaren 17tik aurrera.

Read more →

Donostian antolatuko da ICOE-OEE 2022 konferentzia, energia ozeanikoetako munduko ekitaldirik garrantzitsuena

“International Conference on Ocean Energy & Ocean Energy Europe 2022” (ICOE-OEE 2022) deritzon energia ozeanikoei buruzko munduko ekitaldirik garrantzitsuenak sektoreko ehunka profesional eta ikertzaile bilduko ditu Donostiako Kursaalean, urriaren 18tik 20ra bitartean. ICOE-OEE 2022 Euskadiko Energiaren Kluster Elkarteak) antolatu du Ocean Energy Europe (OEE) erakundearen lankidetzaz eta Energiaren Euskal Erakundea (EVE) babesle nagusi duela.

Read more →

Euskadik 42 energia-komunitate dauzka, eta ehun bat udal inplikatu dira horietan

Une honetan indarrean dauden energia-komunitateak azken 18 hilabeteetan eratu dira, eta argi uzten dute instalazio fotovoltaikoak azkar garatzen ari direla eta toki-administrazioak konprometituta daudela herritarrei bidea errazteko beren energia-premiak berriztagarrien bitartez asetzeko aukera izan dezaten.   Euskadiko 42 energia-komunitateetan 5.200 pertsona baino gehiago biltzen dira, eta ia 17 MW instalatu dira guztira.    Krean (Mondragón Taldea) enpresak eta Energiaren Euskal Erakundeak osatutako Ekiola Energia Sustapenak 4,2 milioi euro lortu berri ditu estatu-funtsetatik, sei Ekiola garatzeko.

Read more →

Hello, shall we talk?

This is the attention service of the Basque Energy Agency.