Urriaren 1 eta 2an izango da Euskalduna jauregianEnergia zerbitzu enpresek (ESE) energia-instalazioen inbertsioak bere gain hartzen dituzte eta merkatuko prezioa baino %20raino merkeagoa eskaintzen dute energia
Adituen 24 txosten, 6 irakaspen txosten, 3 mahai inguru eta 10 esperientziaren azalpenei esker, teknologia eraginkorrenak, legezko aspektuak, merkatuen egoera eta ESE ereduaren finantzatzeko alternatibak aztertu eta jorratu ahal izango dira.Energia zerbitzu enpresaren bidezko kontratu eredua aplikagarria da sektore eta esparrua guztietan, hala nola berokuntza, klimatizazio, ACS, argiztapen, argiteria publiko eta abarretan.
Euskadin zenbait esperientzia daude ospitaletan eta udalerrietan, ESE ereduaz baliatzen diren biomasa bidezko bero-sareen inguruan. Eusko Jaurlaritzak udal proiektu horiek sustatzen ditu, 2.000.000 euroko aurrekontua duen diru laguntza programa baten bitartez.