Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

SAITEC euskal ingeniaritzak eta BiMEPek akordio bat sinatu dute Euskadiko lehen itsas aerosorgailua instalatzeko

Euskal teknologia eta fabrikazioa duen itsas plataforma eoliko flotagarri prototipo bat izango da Eskala errealeko prototipoa Bilboko portuan egingo da eta BiMEPen (Biscay Marine Energy Platform) saiakuntza eremuko uretan probatuko da, Armintzan, 24 hilabetez. Haren instalazioa 2021eko urrirako aurreikusten da. BiMEP itsas energiak ustiatzeko zentroak behar diren azpiegiturak eta dagozkion baimenak ditu aerosorgailu flotagarriak probatzeko. Teknologia flotagarriaren garapena giltzarria da itsas eolikoa suspertzeko sakonera handiko kostaldeetan, hala nola Kantaurikoan eta munduko itsas kostalde gehienetan

Gehiago irakurri →

Euskal biztanleen %85ek baino gehiagok du bere udalerrietan ibilgailu elektrikoaren aldeko ordenantzak

Ibilgailu elektrikoa sustatzeko hobari ekonomikoak Euskadiko 100 udalek dituzte bere ordenantzetan zerga neurriak eta kostu murrizketak ibilgailu elektrikoak erosteko eta erabiltzeko. EEE Energiaren Euskal Erakundea lanean ari da toki erakundeen konpromisoa areagotu nahian, Eusko Jaurlaritzaren Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integrala (MEPI) eta Euskadiko Energia Estrategia 2030 aurrera eramateko, garraio alorrean petrolioarekiko mendekotasuna murrizteko eta mugikortasun elektrikoaren sustapena elkarrekin bultzatze aldera. 

Gehiago irakurri →

Bikoiztu egingo dira ibilgailu efizienteentzako laguntzak

Atzeraeraginez aplikatuko da 2020ko urtarrilaren 30etik eta Renoveren lehenengo deialdian egindako eragiketak hartuko ditu eraginpean Gasolinazko eta gasoliozko A energia-sailkapeneko autoek eta CO2-ko emisio txikiko furgonetek 2.000€ jasoko dituzte aurrerantzean (lehen 1.000€ ziren). Ibilgailuen Renove planaren aurrekontu totala bikoiztu egingo da eta 5 M€-tik 10 M€-ra igaroko da. Ibilgailu berriez gain, baldintza beretan emango zaio laguntza eskakizunak betetzen dituzten 0 km-ko ibilgailuen erosketari.  Efizientzia txikiko ordeztutako ibilgailua nahitaez bihurtu beharko da txatar, dena den.

Gehiago irakurri →

Gas hornidura bermatuta dago Euskadin

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Nortegasek, Bahía Bizkaia Gasek (BBG), Enagas eta Enagas Transporte del Nortek (ETN), Euskadin gas kontsumoa bermatzeko azpiegitura kritikoak kudeatzen dituzten eragile diren aldetik, hauxe jakinarazi nahi dute egunotan bizi dugun larrialdi egoera dela eta: herritarren bizi kalitateari eta garapen industrialari begirako oinarrizko energia iturri horren hornidura bermatuta dagoela. Profesional lan-taldeen eta inguruko kolaboratzaileen konpromezuak zerbitzu hau erabat bermatuta egotea ahalbideratzen du.

Gehiago irakurri →

Jakinarazpena osasun-larrialdia dela eta

Euskadin osasun-larrialdia dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko helburuarekin, Energiaren Euskal Erakundeak jakinarazten du martxoaren 13tik (ostirala) aurrera, eta berriz ere adierazi arte, ezin izango duela Bilboko Bizkaia Plazako eraikineko bulegoetan aurrez aurreko arretarik eman.

Gehiago irakurri →

Produkzio-errekor berria hautsi du Mutrikuko olatuen energia-plantak 2 GWh sortzearekin batera

2011n jarri zuten martxan Funtzionamendu etengabean denbora gehien daraman olatuen energia-planta da, elektrizitate gehien produzitu duena eta funtzionamendu-ordu gehien metatzen dituena. Itsas energien erreferentzia dugu mundu osoan. Banaketa-sare orokorrera bideratzen da zuzenean produkzio berriztagarri osoa eta gutxi gorabehera ehun familiaren premiak hornitu ditzake urtebetean. Kate-maila garrantzitsua da halaber Mutriku turbina eta kontrol-sistema berrien ikerketan, horixe delarik itsas zabaleko dispositibo flotatzaileak probatzearen aurreko pausoa, hau da, I+Gko kostuak doitzea ahalbidetzen duen probarena.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.