Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Sare elektriko adimendunetan lidergo teknologikoa izango da 8 euskal enpresaren parte hartzearen gai nagusia Genevako EFEF 2011 goi bileran

Etorkizuneko energiaren inguruan munduko batzaldirik garrantzitsuenetakoa da  •    Potentziako elektronikan diharduten euskal enpresen berezko teknologiak eta know how-a izango dira Euskadiko parte hartzearen gaiak. •    EFEF goi bileran nazioarteko enpresen 4.000 ordezkari, gobernuetako kideak eta energian adituak bilduko dira. •    Sare elektriko adimendunen garapenari lotutako euskal proiektuek 60 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute datozen hilabeteetan.

Lire +

IBIL ek eta Peugeotek bat egin dute ibilgailu elektrikoak eta berauek etxean kargatzeko zerbitzuak eskaintzeko batera

Zerbitzua Euskadin hasiko da ematen eta ezari-ezarian Espainiara zabalduko da  •    Ibilek, %50na, Energiaren Euskal Erakundearen eta Repsolen partaidetza duenak, eta Peugeotek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Peugeoten ibilgailu elektrikoen erosleei kargatzeko guneak instalatzeari begira. •    Ibilek kargatzeko guneak diseinatu, instalatu eta kudeatzeko ardura izango du, Peugeotek homologatuak. •    Peugeot etxeko kontzesionarioren batean automobil elektrikoa erosten duen pertsonak aukera izango du Ibilen zerbitzuak kontratatzeko, haren etxean kargatzeko gunea instalatu eta alokatze aldera. •    Peugeotek lehen bi ibilgailu eman ditu, Ion deritzon modelokoak; IBILEK, Ibilen carsharing elektrikoaren enpresa denak, erabiliko ditu automobil horiek zerbitzua eskaintzeko Euskadiko hiru hiriburuetan. •    Carsharing sistema, orduka alokatzen den ibilgailu elektriko partekatua, mugikortasunaren inguruko zerbitzu berritzailea izatea gain, oso egokia da ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko. •    Espainian ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen kudeatzailea da Ibil sozietatea; jadanik, kargatzeko 120 gune ditu funtzionamenduan edo eraikitze fasean.

Lire +

Bahía de Bizkaia Gasek kontratua sinatu du hirugarren tankea eraikitzeko, 97,5 milioi euroren kostua izango duena

Gasa biltegiratzeko ahalmena %50 areagotuko du •    Lanak irailean hasiko dira, eta 36 hilabeteko epean gauzatuko dira; egingo diren 1.000.000 lan-orduetan 450 langile izango dira lanean •    450.000 m3 GNL biltegiratzeko ahalmena izango du, metano-ontzi handien deskarga erraztuko duena •    Espainiako gas sisteman BBG da gehien erabiltzen den birgasifikazio planta

Lire +

Gurutzetako Ospitalea izango da lehen erakunde publikoa ibilgailu elektriko flota bat izaten

• 2011 eta 2012 artean Mercedes Vito E-Cell furgoneta elektriko bat eta lau automobil elektriko puru erosiko ditu • EEEk flota monitorizatzen lagunduko du eta kargatzeko guneak instalatuko dira, karga kudeatzeaz arduratzen den IBIL sozietatearen bidez • Ekimen hau Eroskik abiarazitakoaren ildotik doa, 3 hiriburuetako merkataritza gunetako produktuak banatzeko flota elektrikoa baitu

Lire +

EEEk 123 milioi euroko etekina izan zuen 2010ean

• Industria Sailaren menpeko erakundearen administrazio kontseiluak onartutako emaitza hori, funtsean, Naturgasen akzioen %9,43 HCi saldu izanaren ondorio da• Kontseiluak Bioener sozietatea deuseztatzea eta Noroilen duen partaidetzaren salmenta baimendu zituen

Lire +

Etorkizuneko Leioako Zientzia Parkeak 5,2 milioi aurreztuko dituen energia sistema bat izango du

•     “District heating” esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, energia era eraginkorrean ekoizteko sistema berritzailea, hain zuzen, eraikin bakar batean zentralizatua egoteari esker. •    5,2 milioitako inbertsioa ekiditzen da eta kutxadura isuriketak %21 aurrezten dira •    Bizkaiko Teknologi Elkartegiak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sistemaren inplantazioa erraztuko duen lankidetzarako esparru-hitzarmen bat, energia-eraginkortasun arloan, sinatu da gaur

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.