Gasteizen, gaur, baterietan eta superkondentsadoreetan energia metatzeaz nazioarteko kongresua inauguratu da, eta mundu osoko 150 aditu bildu dira• Kongresua Gasteizko Villasuso jauregian, martxoaren 20tik 22ra bitartean izango da, eta energia iturri berriztagarriak hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko duten metatze sistemez arituko dira puntako adituak • Kongresua CIC EnergiGUNE Ikerketa Zentroak eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak antolatu dute