Garatutako lanari esker, EEEk Eusko Jaurlaritzari jasotakoa baino 142 milioi euro gehiago itzuli dizkio
Hiru hamarkadatan 30 milioi euro eman dira laguntzetan, energia-iturri berriztagarrien aprobetxamendu partikularrera bideratuta.Gas naturalaren alde egindako apustuak inbertsioak aurreratu zituen, euskal gasifikazioa azkartzearekin batera. Horrek ekarri zuen, besteak beste, industrian energia-prezio lehiakorrak izatea eta eraginkortasun handiko teknologia industrialak erabiltzea. Prozesu hori giltzarria izan da industriaren lehiakortasunerako merkatu globalean, enplegu kuotei eusteko eta industriaren BPIerako. Hamarkada hauetan gas naturalari sarbidea emateak nabarmen murriztu du petrolioaren erabilera: % 62 izatetik oraingo % 43 izatera. Gainera, emisio gehien eragiten duen energia, ikatza, ez erabiltzea ahalbidetu du. Era berean, etxebizitzetan konfort egoera orokortzea lortu du. Energia berriztagarriek euskal energia-eskariaren % 7 ase edo betetzen dute, energia-autohornikuntza tasa dena, hain zuzen ere. Arlo horretan, Euskadik ikerkuntzaren aldeko apustua egin du, BiMEP edo CIC energigune moduko saiakuntza zentroen bitartez, energia sektorearen barruan aukera industrial berriak sortzeari begira.