Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Etorkizuneko Leioako Zientzia Parkeak 5,2 milioi aurreztuko dituen energia sistema bat izango du

•     “District heating” esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, energia era eraginkorrean ekoizteko sistema berritzailea, hain zuzen, eraikin bakar batean zentralizatua egoteari esker. •    5,2 milioitako inbertsioa ekiditzen da eta kutxadura isuriketak %21 aurrezten dira •    Bizkaiko Teknologi Elkartegiak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sistemaren inplantazioa erraztuko duen lankidetzarako esparru-hitzarmen bat, energia-eraginkortasun arloan, sinatu da gaur

Gehiago irakurri →

Euskadin elektrizitatearen kontsumoak %5,9 egin zuen gora 2010ean

•    Nagusiki, siderurgia alorrean izandako kontsumoaren igoeragatik gertatu zen,  2008. urtean izandako kontsumo maila baino askoz txikiagoa izan bazen ere. •    Zementu arloaren eta itsasontzigintzaren jarduerak beheranzko joerari eusten dio, eta, beraz, energia-kontsumoa murrizten segitzen dute hirugarren ekitaldiz jarraian.

Gehiago irakurri →

100 enpresatako ordezkariak izan dira Europarentzako Energia Adimendun programaren deialdi berriaren aurkezpenean

Izaera ez teknologikoa duten energia egitasmoak finantzatzeko programa nagusi horrek Europar Batzordearen sostengua eta laguntza ditu •    2010ean, 58 milioi euroko finantzaketa jaso zuten Europa osoko 44 egitasmok. Horietako 5 Euskadikoak ziren. •    2011ko deialdiaren aurrekontua 57 milioi eurokoa da. •    2011ko deialdiaren proposamenak apirilera arte aurkeztu ahal izango dira.

Gehiago irakurri →

Vitoria-Gasteizko udalak eta energiaren Euskal Erakundeak hitzarmen bat sinatu dute ibilgailu elektrikoaren zabalkundea sustatzeko

•    Hitzarmenak Vitoria-Gasteizen ibilgailu elektrikoaren erabilera erraztea du helburu. •    Aparkalekuetan eta kalean ibilgailu elektrikoak birkargatzeko guneen diseinu eta mapa bat egitea aurreikusten da; baita carsharing enpresa bat martxan jartzea ere, hiriburuko zenbait tokitan ibilgailu elektrikoekin. •    Mugikortasun elektrikoaren zentro bat eraiki eta garatzea izango da hitzarmenaren atal garrantzitsuenetakoa; erdigunean jarriko den zentro horretan ibilgailu elektrikoari buruzko informazioa ematearekin batera, erakustaldiak egingo dira.

Gehiago irakurri →

EEEk inoizko kontraturik handiena esleitu du bimepen urpeko linea elektrikoak instalatzeko

10,4 milioi euroko balioa eta gauzatzeko 9 hilabeteko epea duen kontratua eskuratu du Elecnorek •    Euskadin itsas teknologiak erakusteko eta ikertzeko instalazioa da bimep, Armintzako kostaldearen aurrean kokatua. •    Olatuen energia kaptatzeko prototipoak izango dira itsas instalazioan, bideragarritasun ekonomikoa eta teknikoa probatzeko. •    Mundu osoan erreferentzia izango da bimep, Euskadira teknologia eta inbertsioak ekarrarazteaz gain, zuzen eta zeharka 200 enplegu inguru sortuko dituena. •    Euskadik itsas energiaren alde egindako apustuaren ondorioz, energia-iturri berriztagarri hori garatzen ari diren puntako herrialdeen artean dago gurea. •    Aurreikuspenen arabera, instalazioa 2011ko azken hiruhilekoan izango da jardunean.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 60 milioi euro inbertituko dituzte sare elektriko adimendun proiektu batean

Patxi López lehendakariak eta Iberdrolako presidente Ignacio Galánek azaldu dute ekimen handinahia Iberdrola dorrean •    Bilbo eta Portugaleteko hirigune handi banatan garatuko da, eta 1.100 eraldaketa zentro baino gehiago egokitzea ekarriko du. Zentro horietan puntako ekipo elektronikoak jarriko dira eta 410.000 biztanleri zerbitzua ematen dieten 230.000 kontagailu inguru berrituko dira   •    Lehendakariak hauxe nabarmendu du: “Egingo diren inbertsioen arrisku ekonomikoak eta teknologikoak partekatzearekin batera, Eusko Jaurlaritzak energia aurreztearen, kontsumitzaileentzako zerbitzuen kalitatearen eta garapen teknologikoaren inguruko konpromisoen betetze maila ikuskatuko ditu” •    IBERDROLAko presidenteak hauxe adierazi du: “Asmo handiko proiektu honek Bizkaia lurralde historikoa alde aurreratuenen artean jarriko du munduan sare elektriko azpiegiturei dagokienez”

Gehiago irakurri →

Basauriko Udalak Alkateen Ituna sinatu du eta energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien aldeko apustua berresten du

2020. urtera begira, energia-kontsumoa gutxitzeko eta CO2 emisioak murrizteko konpromiso handiak hartu ditu •    Basauriko Udalak ekintza-plan bat egingo du, udalerrian energia iraunkorra sustatzeko eta 20-20-20 ekimenean ezarritako helburuak betetzeko •    Energia aurrezteko eta klima aldaketari aurre egiteko, Alkateen Ituna Europar Batzordearen egitasmo nagusienetarikoa da •    EBen laguntza egitura da Energiaren Euskal Erakundea, Ituna Euskadin garapen egokia bideratze aldera

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.