Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

EVEk eta Ihobek tokiko erakundeei laguntzeko plan berria aurkeztu dute Gasteizen, klimaren eta energiaren helburuei heltzeko

Arabako Lautadako, Añanako eta Gasteizko udalerriek eta erakundeek energia aurrezteko eta krisi klimatikoari ekiteko ekimenak eta laguntzak ezagutu ahal izango dituzte “Erreminta-gida”-ren bidez  Nabarmentzekoa da Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin egindako akordio bati esker udaletan eta tokiko mankomunitateetan teknikariak kontratatzeko laguntza   Parte hartzaileek babesa eman diote energia aurrezteko berogailuen tenperatura 19ºC-ra mugatzera animatzen duen kanpainar

Gehiago irakurri →

Zabalik dago Euskadiko turismo-sektorean energia-eraginkortasuna hobetzeko laguntza-programa, 3,8 milioi eurorekin

Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planeko ostatuko turismoko enpresen eraginkortasun energetikoko proiektuetarako laguntzen programarako guztizko zuzkidura 3.800.203,68 eurokoa da. Eskaerak aurkezteko epea 08:00etan hasiko da, 2022ko abenduaren 13an, eta 2024ko abenduaren 31n bukatuko. Euskadin kokatutako turismo-ostaturako eraikinen jabeek edo Euskadin kokatutako turismo-ostaturako eraikinen enpresa ustiatzaileek, errentariek edo emakidadunek egindako jarduketetarako laguntzen azken hartzaileak izango dira. 

Gehiago irakurri →

Toki-erakundeei klima eta energiaren helburuei heltzen laguntzeko plan berria aurkeztu da Tolosan

Udalerriek eta eskualdeek “Erreminta-gida” programan jasotako ekimenak eta laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, klima-krisiari ekiteko eta Euskadin energia aurrezteko Kontingentzia Planari erantzuteko  Jardunaldiaren baitan, toki-administrazioetan teknikariak kontratatzea ahalbidetuko duen ekimenaren berri eman da, Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin egindako akordio bati esker gauzatuko dena  Parte-hartzaileek bat egin dute berogailuen tenperatura 19ºC-ra mugatzera animatzen duen kanpainarekin, energia aurrezteko

Gehiago irakurri →

Euskadiko lehenengo EKIOLAren lanak hasi dira Arabako Mendialdean

Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak obren hasiera bisitatu dute, bai eta Arabako Mendialdeko Kuadrillako lehendakari eta Arraia-Maeztuko alkate Anartz Gorrotxategik ere Krean ingeniaritzako eta Ekiola kooperatibako ordezkariek eraikuntza prozesuaren xehetasunak eman dituzte Ekiola Mendialdeak 969.193 euro jasoko ditu Europako NEXT Generation funtsetatik bere Ekiola eraikitzeko Horri esker, etxebizitza bakoitzak 1.500 euro baino gutxiago inbertituko ditu, batez beste, kooperatibista bihurtzen bada bere energia berriztagarri eta 0 kilometrokoa sortzeko eta kontsumitzeko   Ekiola Mendialdeko energiaren prezioa 31,56 €/MWh-tan onetsi da  Hau da, urtean 918 euroko kostua duen kontsumotik abiatzen bagara, urtean 231,94 euro ordainduko genituzke

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek udal-eremutik klimaren eta energiaren trantsizioari aurre egiteko laguntza-programak aurkeztu dituzte Barakaldon

Erreminta-gidaren xehetasunak azaldu dizkiete Ezkerraldea, Meatzaldea eta Enkarterriko toki administrazioetako ingurumen arduradun eta teknikariei   Udalek eta mankomunitateek sail teknikoak indartu ahal izango dituzte Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin gauzatu den hitzarmenari esker  Bertaratuek bat egin dute berogailuen gehieneko tenperatura 19ºC-ra mugatuz energia aurreztu nahi duen kanpainarekin

Gehiago irakurri →

EEEk 40. urteurrena ospatu du, energia berriztagarrien instalazioak bultzatzeko herritarren eta industriaren partaidetza etorkizuneko paradigmatzat hartuta

Energiaren euskal bulegoaren ibilbide historikoak egoera pribilegiatu batean jarri du Euskadi, energia-krisiari aurre egiteko orduan.   Funtsezko azpiegituren aldeko apustuak –teknologia berrien garapenaren eta energia-eredua deskarbonizatzeko berrikuntzaren emaitza– eragin du Euskadi efizienteago bihurtzea.  Urteurren-ekitaldia gaur eguerdian egin da Guggenheim museoan, eta herrialdeko erakundeetako eta enpresetako ordezkari gorenak elkartu dira bertan. 

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak-k eta IHOBE-k programa berri bat aurkeztu dute Aiaraldean eta Gorbeialdean, toki-erakundeei klima- eta energia-helburuetan aurrera egiten laguntzeko helburuarekin

“Erreminta-gida” programaren barruan hainbat ekimen eta laguntza bildu dira udalerri eta eskualdeentzat, Euskadin klima-krisiari aurre egiteko eta energia aurrezteko Kontingentzia Planari erantzuteko aukera izan dezaten.   Jardunaldiaren esparruan ekimen berri bat eman dute ezagutzera, eta horren bitartez toki-administrazioek teknikariak hautatu eta txertatzeko aukera izango dute, Lanbiderekin eta Novia Salcedo Fundazioarekin lortutako akordioaren bitartez.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.