Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Bilbao Marine Energy Week-ek itsas energiei buruzko Hego Europako kongresurik handienaren bigarren edizioa antolatu du

Apirilaren 20tik 24ra bitartean egingo da, itsas energia berriztagarrien astean, Bilbon Itsasoak energia berriztagarria sortzeko aukera berriak eskaintzen ditu, bai eta lan-lerro gehigarriak ere euskal ontzigintza eta industria teknologikorako 500 ordezkari, nazioarteko aditu eta enpresa teknologiko baino gehiago elkartuko dira BECen. SINAVAL azoka ere han egingo da

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak, HAZIrekin bat, "Biomasa zure etxean" erakusketan parte hartzen du

Gaurtik aurrera eta martxoaren 8a arte, igandea, Foruen Plazan ‘Biomasa zure etxean’ erakusketa egongo da ikusgai, kontsumitzaileei energia mota honek etxea berotzeko dituen abantailen berri emateko.Erakusketaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendari Peli Manterolak azpimarratu duenez, Euskal Exekutiboak energia horren erabilera babesten du “erregai fosilak baino merkeagoa delako eta ingurumena gehiago errespetatzen duelako, bertako gaiekin sortzen baita, eta landa eremuko enplegu iturria delako eta gure baso masak zaintzen laguntzen duelako”.Erakusketa, Biomasaren Balorizazio Energetikoaren Espainiako Elkarteak (AVEBIOM) eta Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutuak (IDAE) antolatu dute, Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren eta EEEren bitartez, eta Vitoria-Gasteizko Udalak emandako laguntzarekin.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak eta IBERDROLAk Bidelek Sareak sozietatearen web ataria abiarazi dute

EEEk eta Iberdrola Distribución Eléctricak, elkar hartuta, sustatutako web atariak Bidelek sozietatea ezagutaraziko du, sare adimendun eta berritzaileak hedatzea helburu duena. Norberaren kontsumoak jakitea eta aurrezkiak simulatzea ahalbidetzen du, eta hartara, energiaren kontsumoa hobetzeko aukera ematen du. Bidelek proiektuak 60 milioi euroko inbertsioa ekarriko du, eta 250.000 kontagailu baino gehiago berrituko ditu.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.