Gaurtik aurrera eta martxoaren 8a arte, igandea, Foruen Plazan ‘Biomasa zure etxean’ erakusketa egongo da ikusgai, kontsumitzaileei energia mota honek etxea berotzeko dituen abantailen berri emateko.Erakusketaren inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendari Peli Manterolak azpimarratu duenez, Euskal Exekutiboak energia horren erabilera babesten du “erregai fosilak baino merkeagoa delako eta ingurumena gehiago errespetatzen duelako, bertako gaiekin sortzen baita, eta landa eremuko enplegu iturria delako eta gure baso masak zaintzen laguntzen duelako”.Erakusketa, Biomasaren Balorizazio Energetikoaren Espainiako Elkarteak (AVEBIOM) eta Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutuak (IDAE) antolatu dute, Eusko Jaurlaritzak, HAZI Fundazioaren eta EEEren bitartez, eta Vitoria-Gasteizko Udalak emandako laguntzarekin.