Bero-sareak 688 atxikimendu lortu ditu, eta horiek bideragarri izateko hasieran jarritako 750eko helburura iristen ez badira ere, erakunde sustatzaileek ekimena osorik abian jartzea aldeztu dute; lehenengo bi erainetako lanak ekainean hasiko dira, Eulogio Serdan kalean.
SmartEnCityri dagozkion laguntzak aurrekontu-partidak agortu arte mantenduko dira. Beste 200 etxebizitzak bat egin lezaketela uste da.