Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

IBIL ek eta Peugeotek bat egin dute ibilgailu elektrikoak eta berauek etxean kargatzeko zerbitzuak eskaintzeko batera

Zerbitzua Euskadin hasiko da ematen eta ezari-ezarian Espainiara zabalduko da  •    Ibilek, %50na, Energiaren Euskal Erakundearen eta Repsolen partaidetza duenak, eta Peugeotek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Peugeoten ibilgailu elektrikoen erosleei kargatzeko guneak instalatzeari begira. •    Ibilek kargatzeko guneak diseinatu, instalatu eta kudeatzeko ardura izango du, Peugeotek homologatuak. •    Peugeot etxeko kontzesionarioren batean automobil elektrikoa erosten duen pertsonak aukera izango du Ibilen zerbitzuak kontratatzeko, haren etxean kargatzeko gunea instalatu eta alokatze aldera. •    Peugeotek lehen bi ibilgailu eman ditu, Ion deritzon modelokoak; IBILEK, Ibilen carsharing elektrikoaren enpresa denak, erabiliko ditu automobil horiek zerbitzua eskaintzeko Euskadiko hiru hiriburuetan. •    Carsharing sistema, orduka alokatzen den ibilgailu elektriko partekatua, mugikortasunaren inguruko zerbitzu berritzailea izatea gain, oso egokia da ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko. •    Espainian ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen kudeatzailea da Ibil sozietatea; jadanik, kargatzeko 120 gune ditu funtzionamenduan edo eraikitze fasean.

Gehiago irakurri →

Bahía de Bizkaia Gasek kontratua sinatu du hirugarren tankea eraikitzeko, 97,5 milioi euroren kostua izango duena

Gasa biltegiratzeko ahalmena %50 areagotuko du •    Lanak irailean hasiko dira, eta 36 hilabeteko epean gauzatuko dira; egingo diren 1.000.000 lan-orduetan 450 langile izango dira lanean •    450.000 m3 GNL biltegiratzeko ahalmena izango du, metano-ontzi handien deskarga erraztuko duena •    Espainiako gas sisteman BBG da gehien erabiltzen den birgasifikazio planta

Gehiago irakurri →

Gurutzetako Ospitalea izango da lehen erakunde publikoa ibilgailu elektriko flota bat izaten

• 2011 eta 2012 artean Mercedes Vito E-Cell furgoneta elektriko bat eta lau automobil elektriko puru erosiko ditu • EEEk flota monitorizatzen lagunduko du eta kargatzeko guneak instalatuko dira, karga kudeatzeaz arduratzen den IBIL sozietatearen bidez • Ekimen hau Eroskik abiarazitakoaren ildotik doa, 3 hiriburuetako merkataritza gunetako produktuak banatzeko flota elektrikoa baitu

Gehiago irakurri →

EEEk 123 milioi euroko etekina izan zuen 2010ean

• Industria Sailaren menpeko erakundearen administrazio kontseiluak onartutako emaitza hori, funtsean, Naturgasen akzioen %9,43 HCi saldu izanaren ondorio da• Kontseiluak Bioener sozietatea deuseztatzea eta Noroilen duen partaidetzaren salmenta baimendu zituen

Gehiago irakurri →

Etorkizuneko Leioako Zientzia Parkeak 5,2 milioi aurreztuko dituen energia sistema bat izango du

•     “District heating” esperientzia pilotu bat jarriko da martxan, energia era eraginkorrean ekoizteko sistema berritzailea, hain zuzen, eraikin bakar batean zentralizatua egoteari esker. •    5,2 milioitako inbertsioa ekiditzen da eta kutxadura isuriketak %21 aurrezten dira •    Bizkaiko Teknologi Elkartegiak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) sistemaren inplantazioa erraztuko duen lankidetzarako esparru-hitzarmen bat, energia-eraginkortasun arloan, sinatu da gaur

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.