Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Ibilgailu elektrikoen car-sharing sistema Bizkaira iritsi da

Eusko Jaurlaritzak eta Repsolek sustatutako IBILEK enpresak hamalau ibilgailu elektriko orduka alokatzeko aukera eskaintzen du Bilbon eta Barakaldon gaurdanik  • Bilboko Alondegian aurkeztu den IBILEK car-sharing enpresak hiri-mugikortasun eredu berri bat eskaintzen du; izan ere, ibilgailu elektriko bakoitzak lau eta hamar automobil pribatu artean ordezka dezake • Aurreikuspenen arabera, zerbitzua Euskadiko beste bi hiriburuetara eta Bilboko udal parking gehiagoetara zabalduko da urte honetan • IBILEKek 8 ibilgailu elektriko eta 4 hibrido entxufagarriez osatutako flota du, IBIL enpresak hornitutako energia elektriko berriztagarria erabiltzen dutenak  

Gehiago irakurri →

Gurutzetakoa, Espainiako lehen ospitalea ibilgailu elektrikoen flota batekin

Flota osatzen duten sei ibilgailu elektrikoak etxeko ospitalizazio eran artatzen diren gaixoak bisitatzeko eta sendagaiak banatzeko erabiliko dira• Azken belaunaldiko flota berria Peugeot Ion markako 4 automobilek, Mercedes E-Cell furgoneta batek eta Think modeloko ibilgailu batek osatzen dute, erabat elektrikoak direnak.• Gurutzetako Ospitalea aitzindaria da bere zerbitzuak emateko ibilgailu elektrikoen flota bat erabiltzen eta, hartara, energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko politika orokorra ezartzen.

Gehiago irakurri →

Sare elektriko adimendunetan lidergo teknologikoa izango da 8 euskal enpresaren parte hartzearen gai nagusia Genevako EFEF 2011 goi bileran

Etorkizuneko energiaren inguruan munduko batzaldirik garrantzitsuenetakoa da  •    Potentziako elektronikan diharduten euskal enpresen berezko teknologiak eta know how-a izango dira Euskadiko parte hartzearen gaiak. •    EFEF goi bileran nazioarteko enpresen 4.000 ordezkari, gobernuetako kideak eta energian adituak bilduko dira. •    Sare elektriko adimendunen garapenari lotutako euskal proiektuek 60 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute datozen hilabeteetan.

Gehiago irakurri →

IBIL ek eta Peugeotek bat egin dute ibilgailu elektrikoak eta berauek etxean kargatzeko zerbitzuak eskaintzeko batera

Zerbitzua Euskadin hasiko da ematen eta ezari-ezarian Espainiara zabalduko da  •    Ibilek, %50na, Energiaren Euskal Erakundearen eta Repsolen partaidetza duenak, eta Peugeotek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, Peugeoten ibilgailu elektrikoen erosleei kargatzeko guneak instalatzeari begira. •    Ibilek kargatzeko guneak diseinatu, instalatu eta kudeatzeko ardura izango du, Peugeotek homologatuak. •    Peugeot etxeko kontzesionarioren batean automobil elektrikoa erosten duen pertsonak aukera izango du Ibilen zerbitzuak kontratatzeko, haren etxean kargatzeko gunea instalatu eta alokatze aldera. •    Peugeotek lehen bi ibilgailu eman ditu, Ion deritzon modelokoak; IBILEK, Ibilen carsharing elektrikoaren enpresa denak, erabiliko ditu automobil horiek zerbitzua eskaintzeko Euskadiko hiru hiriburuetan. •    Carsharing sistema, orduka alokatzen den ibilgailu elektriko partekatua, mugikortasunaren inguruko zerbitzu berritzailea izatea gain, oso egokia da ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko. •    Espainian ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen kudeatzailea da Ibil sozietatea; jadanik, kargatzeko 120 gune ditu funtzionamenduan edo eraikitze fasean.

Gehiago irakurri →

Bahía de Bizkaia Gasek kontratua sinatu du hirugarren tankea eraikitzeko, 97,5 milioi euroren kostua izango duena

Gasa biltegiratzeko ahalmena %50 areagotuko du •    Lanak irailean hasiko dira, eta 36 hilabeteko epean gauzatuko dira; egingo diren 1.000.000 lan-orduetan 450 langile izango dira lanean •    450.000 m3 GNL biltegiratzeko ahalmena izango du, metano-ontzi handien deskarga erraztuko duena •    Espainiako gas sisteman BBG da gehien erabiltzen den birgasifikazio planta

Gehiago irakurri →

Gurutzetako Ospitalea izango da lehen erakunde publikoa ibilgailu elektriko flota bat izaten

• 2011 eta 2012 artean Mercedes Vito E-Cell furgoneta elektriko bat eta lau automobil elektriko puru erosiko ditu • EEEk flota monitorizatzen lagunduko du eta kargatzeko guneak instalatuko dira, karga kudeatzeaz arduratzen den IBIL sozietatearen bidez • Ekimen hau Eroskik abiarazitakoaren ildotik doa, 3 hiriburuetako merkataritza gunetako produktuak banatzeko flota elektrikoa baitu

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.