Évènements et Actualités

Actualités

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Hidrogeno Haranetako arduradunen bilera

Bilbon European Hidrogen Energy Conference egin zela eta, Espainian garatzen ari diren Hidrogenoaren Haranetako arduradunek bilera egin dute Euskadin sinergiak partekatzeko, eta Petronorren instalazioak bisitatu dituzte.

Lire +

Egutera energia kooperatiba: bazkide egiteko ordua iritsi da

Bi hilabete barru hasiko dituzte eguzki-plaken parkea eraikitzeko lanak, eta bazkide bila hasiko dira aste honetan bertan. Datorren asteartean (martxoak 12) informazio saioa egingo dute Aita Mari zineman, eta, martxoa erdialdean arreta bulegoa zabalduko dute Kofradian

Lire +

Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko lehen esperientziak programaren bigarren edizioa hasi da

Lehen edizioaren itxierak Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok sustatutako bigarren prestakuntza-programari hasiera emateko balio izan du. Programa hori Udalsarea 2030ek zabaldu du eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du. Programaren helburua da gazteak gaitzea eta EAEko udalerriei beharrezko trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egiten laguntzea. 

Lire +

Gorbeialdeko EKIOLA eguzki-kooperatibaren lanak hasi dira

Instalazio- eta abiarazte-prozesua 10 hilabetez luzatuko da, eta urte amaierarako sarera konektatzea aurreikusten da. Inguruko bazkideak eguzki-ekoizpeneko koopeatiba berri horretara erakartzeko sozializazioa datozen asteetan hasiko da. Bestalde, Ekiola Lautadaren obrak panelak instalatzeko azken fasean sartu dira, eta sarera konektatzeko eta fusionatzeko lanak hasi dira.

Lire +

La planta de olas de Mutriku alcanza una producción eléctrica acumulada de tres millones de kilovatios-hora

Supera un nuevo hito en el sector de la generación de energía undimotriz. La de Mutriku es la primera planta comercial en Europa que utiliza energía de las olas para generar electricidad, la más longeva del mundo y la que más horas de funcionamiento acumula. Ha cumplido 12 años y medio de generación ininterrumpida de energía limpia, produciendo anualmente alrededor de 300.000 kWh.

Lire +

Zazpi hilabete luzatu da ibilgailu elektrikoarentzako laguntzak eskatzeko epea

MOVES III 2024ko uztailaren 31 arte eska daiteke Euskadik ebazpen-epeen buruan dago hilabete bateko batazbesteko epearekin, eta jasotako eskaeren %94 baino gehiago ebatzi dira dagoeneko, 36 milioi euro baino gehiagoko diru-laguntzarekin.  Laguntzak motorizazio elektrikoko ibilgailuak, hibrido entxufagarriak eta erregai-pilakoak erosteko dira. Baita karga-puntu berriak instalatzeko ere.

Lire +

32 M€ gehiago laguntzetan Euskadin energia berriztagarriak sustatzeko

Aurrekontu gehigarriarekin, autokontsumorako laguntzen programak 106,7 milioi euroko aurrekontua du, eta administrazio publikoan eta aktibitate ekonomikoa duten sektoreetan energia berriztagarri termikoak sustatzeko programak, 21,2 milioi euro. Etxebizitzetarako diru-laguntza jasotzen duten teknologia horiek guztiek, adibidez, etxebizitza baten behar elektrikoak horni ditzakete, baita bertan erabilitako ur beroa eta berokuntza ere.

Lire +

Bonjour, allons-nous parler?

C'est le service d’information de l'Agence Basque de l’Énergie.