Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Tarifa elektriko berriak etxeko aurrezkia sustatzeko

Ekainaren 1ean indarrean sartuko da etxeko kontsumitzaileen energia elektrikoaren tarifazio eredu berria, kontsumoan efizientzia handiagoa sustatzea helburu duena. EEE Energiaren Euskal Erakundeak herritarren eskura jarri ditu zenbait gomendio, etxebizitzetan energia aurrezteko xedez, arautze berri honetaz baliatuta. Aldi berean, kontsumitzaileak beren kontsumoak ezagutzeaz gain, modu arduratsuan kontrolatzera ere animatzen ditu. 

Gehiago irakurri →

Ayudas a entidades locales

 Gauzatu Energía. 90 millones de financiación + 10 millones para estudios y auditorías energéticas en las Administraciones Locales   Ayudas para proyectos innovadores en cambio climático

Gehiago irakurri →

Euskadik % 2 murriztu zituen bere berotegi-efektuko gasen isuriak pandemiaren aurreko urtean

2005. urteaz geroztik , euskal ekonomia % 20hazi da, eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak % 27 murriztu dira, 2019ko azken inbentariotik ondorioztatzen denez.  Sektore guztiek hobera egin zuten aurreko ekitaldiaren aldean, nekazaritza-sektoreak izan ezik (% 1 igo zen). Garraioak bere joera-aldaketa finkatu du, eta ondoz ondoko bi urtez behera egin du hamarkada batean lehen aldiz.

Gehiago irakurri →

Basque Green Deal, bidezko garapen jasangarrirako euskal eredua

Eusko Jaurlaritzak, Basque Green Dealekin batera, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko azterketa soziologikoaren emaitzak aurkeztu ditu  Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea izango da isurketak murrizteko eta energia berriztagarria sortzeko helburuetan aurrera egitea ahalbidetuko duen tresna.

Gehiago irakurri →

5 M € Ibilgailuen Renove Planerako (2021)

2.500 ibilgailu ordeztea aurreikusten da Planaren edizio berri honen bidez aurrera egin nahi da Euskadiko ibilgailu zaharrenen parkea berritzeko bidean, etorkizunean teknologia alternatiboei bide emanez. Urtean 950 tpb energia aurreztea aurreikusi da.  Trantsizio energetikoan aurrera egiteko, Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategiak aurreikusi du petrolioa erabilera energetikoetarako kentzea 2050ean.

Gehiago irakurri →

Ekiola kooperatibaren aurkezpena Urola Garaian

Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza sustatzaileak bilera egin dute Urola Garaiko alkateekin Ekiola proiektuaren berri emateko; izan ere, proiektu horrek aukera ematen die herritarrei tokiko energia sortzeko kooperatibetan parte hartzeko, plaka fotovoltaikoen bidez, autokontsumorako

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.