Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Bilboko udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak Bilboener marka aurkeztu dute, efizientzia energetikoko eta sorkuntza berriztagarriko proiektuak sustatu eta garatzeko

Asmoa da BilboEner erreferentziazko erakunde bihurtzea uriko energia-esparruan. Eta, horrenbestez, bi erakundeei lagunduko die energia- eta hirigintza-politika eta -plan integraletan, bai energia-efizientziako eta energia berriztagarrietako proiektuak sustatzeari dagokionez, bai instalazioak optimizatu eta hobetzeari dagokionez. Era berean, Udalak Energiaren arloko Jarduketa Planaren funtsezko ildoak aurkeztu ditu, Jasangarritasun Energetikoari buruzko 4/2019 Legearen araberakoak. Plan horretan, hain zuzen, BilboEner elementu estrategiko bat izango da, eta trakzio- eta koordinazio-eginkizun zeharkakoa izango du gaian inplikatutako udal-sail guztietan.

Gehiago irakurri →

ASTEKLIMAk, Klimaren eta Energiaren Asteak, 230 jarduera antolatuko ditu herritarrak klima-aldaketaren aurka mobilizatzeko

ASTEKLIMA 2023 irailaren 22tik urriaren 1era bitartean egingo da, ‘Ekintza oro, txikia bada ere, garrantzitsua da’ lelopean. Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du, Ihobe eta EEE erakunde publikoen bitartez, eta 55 toki-erakundek eta 7 eskualde-erakundek parte hartuko dute, 935.665 biztanle biltzen dituztenak.

Gehiago irakurri →

MOVES III programak 29M€ esleitu ditu Euskadin

Ibilgailu elektrikoentzako eta kargatzeko guneentzako laguntzak   8.126 eskaera jaso dira, eta horietatik %93 ebatzi dira, hilabete inguruko ebazpen-epearekin. Alderdi horietan, Euskadi erreferentzia da estatu mailan. Eskaerak egiteko epea 2021eko irailean ireki zen eta 2023ko abendura arte egongo da indarrean.

Gehiago irakurri →

EEEk eta Sidenorrek indarrak batu dituzte euskal industrian energia berriztagarria bultzatzeko

Siderurgia honek eta Energiaren Euskal Erakundeak Eguzkind elkartea sortu dute. Zortzi eguzki-instalazio fotovoltaiko izango ditu Katalunian, eta guztira 43 MW-eko potentzia izango du.   Instalazio horiek eraikitzeko, 40 milioi euroko inbertsioa egingo da. Dagoeneko garatzen ari dira, eta 2023ko azken hiruhilekoan hasiko dira Sidenor energiaz hornitzen.  Energia berde hori Sidenorrek erosiko du, emisioez garbia den energia batez hornitzeko epe luzeko salerosketa akordio baten bidez. Zortzi eguzki-instalazio fotovoltaiko horiek eraiki eta martxan jartzeak euskal industriaren deskarbonizazioan aurrera egitea eta Sidenorren hornidura elektrikoa bermatzea ahalbidetuko du. Energiaren Euskal Erakundeak garapen jasangarrian eta deskarbonizazioan aurrera egiteko konpromisoarekin jarraitzen du, eta energia berriztagarriak eskuratzen laguntzen die euskal enpresei, energia-kostuei egonkortasuna ematen dieten epe luzeko kontratuen bidez.

Gehiago irakurri →

Euskadik irailean egingo du ASTEKLIMA-Klima eta Energiaren Astearen laugarren edizioa

ASTEKLIMA 2023 irailaren 22tik urriaren 1era itzuliko da, Euskadiko txoko guztiak ehunka jarduerarekin betetzeko eta, beste behin ere, klima-aldaketa euskal herritarren agendan jartzeko, premisa honekin: ‘ekintza guztiak, txikia izanda ere, kontuan izan behar du’. Euskadiko Klimaren eta Energiaren Asteak, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoek, Ihobek eta EEEk bultzatuta, herritarrak mobilizatzen ditu beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean. EAEko udalek eta toki-erakundeek herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak egin ditzaten laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak 200.000 euro arteko laguntzak emango ditu; eskaerak aurkezteko epea uztailaren 7tik abuztuaren 7ra arte egongo da irekita

Gehiago irakurri →

EEEk MOVES IIIa handitu du beste 8,8 milioi eurorekin

Berrikuntzak 2023ko uztailaren 10ean jarriko dira indarrean, www.eve.eus helbidean Programaren bigarren handitzea da, 8.840.147,08 € gehiagorekin, ibilgailu elektrikoak eta karga-instalazioak erostea sustatzeko laguntza-programaren inbertsioa 41,7 milioi eurora arte igoz.

Gehiago irakurri →

Bilbo eta Amsterdam hiriek hitzarmena sinatu dute Europako Hidrogeno Berriztagarriko Korridore bat bultzatzeko

Bilboko eta Amsterdamgo portuek, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Petronorrek eta SkyNRG, Evos Amsterdam eta ZenithEnergy Terminals erakunde holandarrek sustatuko dute Europako Korridore hori.  Europako Korridoreak Hidrogenoaren Euskal Korridoreko Hidrogenoaren Haranak eta Noord-Holland Hidrogenoaren Huba lotuko ditu Bilboko eta Amsterdamgo portuetatik.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.