Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Aurrera doa BiMEP eremuan jarriko den energia eolikorako lehen plataforma flotatzailearen eraikuntza

Bilboko Portuan egiten ari diren obrak bisitatu ditu Industria sailburuordeak Hormigoizko plataforma aitzindaria da DemoSATH, SAITEC ingeniaritzak egina, eta goitik behera alda dezake itsas energia eolikoko sistema flotatzaileen aurrerapena. Aurreikuspenen arabera, obrak 2022ko udaberrira arte luzatuko dira, eta urte bereko udan jarriko da plataforma BiMEPen instalazioetan. Oso-osorik Euskadin garatutako teknologia da, eta sare elektrikora konektatutako energia eoliko flotatzailearen lehen esperientzia.

Gehiago irakurri →

Basque Green Deal ekimenak ongietorria egiten die Bioterra azokara datozen bisitariei

Ia sei metro luze den ilustrazio handi batek erakusten du pertsonen eguneroko erabakiek eragina dutela Europako erakundeek sustatutako itun berdearekin zerikusia duen guztiarekin; energia-efizientzia, energia berriztagarriak, mugikortasuna, hurbileko produktuen kontsumoa eta ekonomia zirkularra dira Energiaren Euskal Erakundeak, Ihobek eta Hazik diseinatutako standak aztertzen dituen gaiak anbizio handiko Basque Green Deal proiektuaren barruan.

Gehiago irakurri →

WindEurope ekitaldia Bilbora itzuliko da 2022an

WindEuropek eta Bilbao Exhibition Centre-k gaur jakinarazi dute 2022an WindEurope urteroko ekitaldia Bilbon izango dela apirilaren 5etik 7ra. Bigarren aldiz hartuko du Bilbok ekitaldia, 2019ko edizio arrakastatsuaren ondoren. Egitarau zabalak erakusketa eta hitzaldiak izango dira, eta onshore eta offshore haize-turbinei buruzko azken berriak erakutsiko du, hamarkada honen amaieran haizea Europako elektrizitate-iturri nagusia izateko prestatzen ari baita.

Gehiago irakurri →

Tarifa elektriko berriak etxeko aurrezkia sustatzeko

Ekainaren 1ean indarrean sartuko da etxeko kontsumitzaileen energia elektrikoaren tarifazio eredu berria, kontsumoan efizientzia handiagoa sustatzea helburu duena. EEE Energiaren Euskal Erakundeak herritarren eskura jarri ditu zenbait gomendio, etxebizitzetan energia aurrezteko xedez, arautze berri honetaz baliatuta. Aldi berean, kontsumitzaileak beren kontsumoak ezagutzeaz gain, modu arduratsuan kontrolatzera ere animatzen ditu. 

Gehiago irakurri →

Ayudas a entidades locales

 Gauzatu Energía. 90 millones de financiación + 10 millones para estudios y auditorías energéticas en las Administraciones Locales   Ayudas para proyectos innovadores en cambio climático

Gehiago irakurri →

Euskadik % 2 murriztu zituen bere berotegi-efektuko gasen isuriak pandemiaren aurreko urtean

2005. urteaz geroztik , euskal ekonomia % 20hazi da, eta berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak % 27 murriztu dira, 2019ko azken inbentariotik ondorioztatzen denez.  Sektore guztiek hobera egin zuten aurreko ekitaldiaren aldean, nekazaritza-sektoreak izan ezik (% 1 igo zen). Garraioak bere joera-aldaketa finkatu du, eta ondoz ondoko bi urtez behera egin du hamarkada batean lehen aldiz.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.