Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Balmasedako Udalak Alkateen Itunaren helburuekin bat egin du

Ituna abiarazi zen 2008. urtetik bederatzigarren euskal udala da atxikimendua erakusten duena   ·         Alkateen Itunak udalen konpromisoa eskatzen du, energia eraginkortasun eta energiaren aurrezpen maila handiak lortzeari begira ·         Ituna sinatu duten bederatzi euskal udalek Euskadiko biztanleriaren %40 biltzen dute  ·         Guztira, Europako 2.100 hiri baino gehiago ari dira egitasmoa garatzen ·         EBen laguntza egitura da Energiaren Euskal Erakundea, Ituna Euskadin garapen egokia bideratzeko

Gehiago irakurri →

Oñatiko Udalak energia iraunkortasunaren aldeko apustua berretsi du

Alkateen Itunarekin bat egin du eta energiaren alorreko 20-20-20 deritzon ekimenaren helburuak betetzeko lanean jardungo du  ·         Energia-iturri berriztagarrien bidezko hornidura azpiegitura bikaina du Oñatik, eta energia-eraginkortasuna nabarmen hobetzeko lanari ekingo dio  ·         Energia aurrezteko eta klima aldaketari aurre egiteko, Alkateen Ituna Europar Batzordearen egitasmo nagusienetarikoa da ·         EBen laguntza egitura da Energiaren Euskal Erakundea, Ituna Euskadin garapen egokia bideratzeko

Gehiago irakurri →

ICOE 2010 konferentziak itsas energiaren munduko bilgune bihurtu du Bilbo

•    BECen, urriaren 6tik 8ra, nazioartean puntako enpresetako 600 ordezkari eta aditu baino gehiago izango dira •    Olatuen Astearen ospakizunen barruan, Sopelan “Expression Session” surf ekitaldia egingo da, teknologoen eta surflarien arteko topagunea, itsaso eta energiaren inguruko gogoeta eta ideiak trukatzeko eta partekatzeko •    Itsasoak ahalmen handia du elektrizitatez hornitzeko, emisioak gutxitzeko eta industria sektore berri eta indartsua eratzeko •    Euskadin ekimen aitzindariak garatu dira eta goi mailako enpresa daude itsas energiaren ustiapenaren alorrean

Gehiago irakurri →

EEEk informazio bileren kanpaina bat jarri du abian, EEE-IDAE 2010 laguntza publikoetarako eskaerak sustatzeko

Orain artean, diru laguntzak jaso ditzaketen 160 proiektutik gora aurkeztu dituzte • Eskaerak azaroaren 30era arte edo funtsak agortu arte egin ahal izango dira. Hain zuzen, industria, garraio, eraikuntza, zerbitzu publiko, lehen sektore (nekazaritza eta arrantza) eta baterako sorkuntzaren sektoreei zuzendutakoak dira.• EAEko zenbait gunetan hainbat jardunaldi egingo dira, energia eraginkortasunean inbertsioak egitea sustatzeko asmoz: besteak beste, igogailuak, argiztapena, instalazio termikoak eta ibilgailuak berritzea. Hilaren 28an, astelehena, Bilbon hasiko dira jardunaldiak.  

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) HC enpresari Naturgasen akzioen % 29,43 saldu dio, 617 milioi euroren truke.

Akzioak hiru unetan eskualdatuko dira, mailaz maila, 2012. urtera arte. •    Zenbateko hori % 58,55 handiagoa da Naturgasen pribatizazioa zela-eta akziodunek 2003an sinatutako akordioaren arabera akzio horiek zuten finantza-balioa baino. •    Aldez aurretik, EEEk Donostiako Udalari erosi dizkio Naturgasen zituen akzioak (kapitalaren % 4,08), 85,5 milioi euroren truke. •    EEEk Naturgasen akzioen % 5i eutsiko dio, eta, 2012tik aurrera, Administrazio Kontseiluan parte hartuko du eta zenbait eskubide izango ditu garrantzizko erabakiak hartzeari loturik.

Gehiago irakurri →

EEEk 3 milioi euro bideratuko ditu energia eraginkortasuna hobetzeko udal proiektuak finantzatzera

Udal bakoitzak 300.000 euroraino eskura ditzake •    Zenbait alorretan hobekuntzak eta azterketak egiteko aurreikusten da diru laguntzak ematea; adibidez, argiteria publikoan eta zirkulazioko argi seinaletan, udal eraikinetan, ekintza planetan eta azterlanetan. •    Diru laguntzak jaso ahal izateko, udalek 15.000 eta 100.000 euro arteko inbertsioak egin beharko dituzte. •    Alkateen Ituna egitasmoaren barruan dauden ekintza planak egiteko diru laguntza lerro berezia eratu da.

Gehiago irakurri →

Energiaren aurrezpena sustatzea helburua duen Alkateen Itunarekin bat egin du Areatzak

Ekimenera atxiki den Bizkaiko lehen udala da• Europar Batzordearen egitasmo garrantzitsuenetariko da Alkateen Ituna, energia aurrezteari eta klima aldaketari aurre egiteari begira.• Euskadin Ituna behar bezala garatzeko, EBren egitura laguntzailea da Energiaren Euskal Erakundea.• Gaur arte, Euskadin, Alkateen Itunarekin  bat egindako udalak Gasteiz eta Donostia ziren; ekintza plan zehatzak finkatzen ari diren udalak, hain zuzen.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.