Dirulaguntzak

Jardunaldiak eta albisteak

Albisteak

Euskadiren energia berriztagarrien aldeko apustua azalduko da Berdeago azokan

Energiaren Euskal Erakundearen standean luze eta zabal erakutsiko dira Eusko Jaurlaritzaren energia agentziaren lan ildo nagusien nondik norakoak, hala nola energia berriztagarrien proiektu handiak, energia eolikoa eta eguzki energia alorrekoak, Aixeindar eta Ekian izenekoak, hurrenez hurren; baita egunero kudeatzen dituen bestelako egitasmoak ere, 2020ko Laguntzen Programa, kasu. 

Gehiago irakurri →

20,6 milioi euro energia berriztagarriak eta aurrezpena sustatzeko

Urtarrilaren 30etik aurrera indarrean Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian Energia berriztagarriek 10,5 milioi euroko aurrekontua izango dute; horietatik, 6 milioi autokontsumo elektriko berriztagarrirako instalazio berriak laguntzera bideratuko dira. Energia eraginkortasuna hobetzeko proiektuek ere dirulaguntza jasoko dute, 10 milioi euro baino gehiago.  Ibilgailuen Renove Plana berriz ere eskuragarri izango da, 5 milioi euroko aurrekontuarekin; ibilgailuen parkea berritzea xede duen programa honen bidez, energia alternatiboez elikatutakoak eta eraginkortasun handiko automobilak sustatuko dira. Energiaren Euskal Erakundeak 280 milioi euro inguru inbertitu ditu dirulaguntzetan azken 38 urte hauetan, Euskadin energia ereduaren eraldaketa bultzatzeko, eraginkortasunaren hobekuntza eta energia berriztagarrien aprobetxamendua oinarri hartuta.

Gehiago irakurri →

EKIAN, Euskadiko eguzki planta handiena, abian

Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du instalazioa, 26 euskal enpresaren partaidetzako planta EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Kreanek sustatua, parkeak 24 MW sortzen ditu eta aurreikusita zegoen bezala, urtebeteko epean eraiki da, egindako guztizko inbertsioa 24 milioi eurokoa izan da.

Gehiago irakurri →

Aixeindar, Euskadiko energia eolikoari bultzada berri bat, Energiaren Euskal Erakundearen eta Iberdrolaren eskutik

Energiaren Euskal Erakundeak Eusko Jaurlaritzaren energia-agentziak eta Iberdrolak Aixeindar sozietatea sortu dute, Euskadin energia berriztagarrien presentzia areagotzeko lagungarri izango diren proiektu berrien garapena bultzatzeko.Energia eolikoa, teknologikoki oso garatuta dagoen iturri bat da, eta haren efikazia guztiz frogatuta dago, azken hamarkadako aurrerapenei esker.Efizientzia handiko aerosorgailuak dauzka, haize-tarte txikiagoekin eta multimegawatt potentzia unitarioekin lan egiteko gauza direnak, eta horri esker teknologia berriztagarri helduena da.

Gehiago irakurri →

Autokontsumo fotovoltaikoko proiektuek gora egin dute nabarmen Euskadin EEEren dirulaguntzei esker

Energiaren Euskal Erakundearen 2019ko laguntza-programaren balantzea 17tik 276ra pasa dira bi urtetan​ Laguntza programek 15M€ bideratu dituzte dirulaguntzetarako Lagundutako proiektuen multzoak 3.600 izan dira eta Euskadiko energiaren amaierako kontsumoaren % 0,6ko energia-aurrezpena dakarte, Energia Trantsizioaren helburuetan aurrerapen handia eraginez. Renove Planak 2.411 ibilgailu zahar efizientzia handiko A klaseko ibilgailuekin ordeztu zituen.

Gehiago irakurri →

Energiaren Euskal Erakundeak eta Nortegasek gas naturalaren adimendun sareen Europako lehenengo irtenbide integrala bultzatu dute

Nortegasek eta EEEk sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker, Bidegas jarri da martxan, instalazioen segurtasuna eta gas naturalaren kontsumoaren eraginkortasun energetikoa hobetzea ahalbidetuko duen irtenbide integrala.Nortegasek 1.000 kontagailu adimendun jarriko ditu Ugao-Miraballesko Udalaren laguntzari esker. Horrela, kontagailuen titularrek une oro kontrolatu ahalko dute kontsumoa eta aldi berean, denbora errealean monitorizatu ahalko da bezeroen instalazioen segurtasuna”

Gehiago irakurri →

Energia eoliko flotatzaileko entseguak baimendu dituzte Euskadin

BiMEPek beharrezkoak diren baimenak lortu ditu itsas aerosorgailu flotatzaileekin entseguak egiteko BiMEPek bere bosgarren urteurrena ospatuko du 2020an Europan parekorik ez duten entsegu-ahalmen globalekin, itsas teknologien garatzaileei zuzendutakoak. Euskal industriak proiektu teknologiko berritzaileak bultzatzen ditu itsas esparruan, trantsizio energetikoan ezarritako deskarbonizazio-helburuak lortzeko lagungarriak izango direnak

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.