Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek eta EEEko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak obren hasiera bisitatu dute, bai eta Arabako Mendialdeko Kuadrillako lehendakari eta Arraia-Maeztuko alkate Anartz Gorrotxategik ere Krean ingeniaritzako eta Ekiola kooperatibako ordezkariek eraikuntza prozesuaren xehetasunak eman dituzte
Ekiola Mendialdeak 969.193 euro jasoko ditu Europako NEXT Generation funtsetatik bere Ekiola eraikitzeko Horri esker, etxebizitza bakoitzak 1.500 euro baino gutxiago inbertituko ditu, batez beste, kooperatibista bihurtzen bada bere energia berriztagarri eta 0 kilometrokoa sortzeko eta kontsumitzeko
Ekiola Mendialdeko energiaren prezioa 31,56 €/MWh-tan onetsi da Hau da, urtean 918 euroko kostua duen kontsumotik abiatzen bagara, urtean 231,94 euro ordainduko genituzke