Jardunaldiak eta albisteak

Barne Informazio Sistema

Albisteak

Noticias EVERSS 2.0
EVE AlbisteakRSS 2.0

Euskadin, etxebizitza bakoitzeko energia-gastua urtean 1.000 eurokoa da

Energiaren Euskal Erakundearen azken txostenak erakusten duenez, energia-kontsumoa etengabe murrizten ari da Euskadin, garraioaren sektorean izan ezikEnergiaren guztizko eskaria % 2,5 jaitsi zen 2014an.Energiaren guztizko kontsumoan, energia berriztagarrien kuota % 13,7koa da.Ikatza jada ez da erabiltzen energia-alorrean Euskadin; ingurunea gehiago errespetatzen duten beste iturri batzuek hartu dute haren lekua.Etxebizitzetan kontsumitutako energiaren faktura 1.012 eurokoa izan zen etxebizitza bakoitzeko; gutxi gorabehera, 407 euro herritar bakoitzeko.

Gehiago irakurri →

Eusko Jaurlaritzak %25 murriztuko du energiaren kontsumoa bere eraikinetan, instalazioetan eta flotetan 2025 urterako

Aurrezkia energian 200 milioi euro baino gehiago izango da Energia iraunkortasunaz diharduen dekretu berria Eusko Jaurlaritzaren mendeko sail, erakunde eta sozietate publiko guztietan aplikatuko da.Petrolioaren gehiegizko erabilera arian-arian gutxitzen joatea da helburua, energiaren aurrezpenari eta eraginkortasunari lotutako neurrien bidez eta energia iturri berriztagarrien sustapenaz. Dekretuaren aplikazioa zeharkako eran edo modu transbertsalean aplikatuko da, energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren eskakizunak edo betekizunak politika publiko guztietan integratzeko xedez, arloa edozein dela ere. Arau berriaren ezarpenak 90 milioi euroko inbertsioak eskatuko ditu, eta horiei esker ezarriko diren aurrezte neurriek 200 milioi euroko aurrezpena ekarriko diote sektore publikoari.

Gehiago irakurri →

Diru laguntzen %75 amaitu da

Leihoen Renove Planak milioi bat euroko aurrekontua du 1.600 etxebizitza baino gehiago baliatuko dira diru laguntzez, eta etxebizitzako gehienez ere 1.000 euro emango dira.Isolamendu sendoa duten beirazko itxiturek babes termiko handiagoa izateko aukera ematen dute eta energia kontsumoa murrizten dute berokuntzan.

Gehiago irakurri →

Euskadiko 19 udal energia-bikaintasunaren alde ari dira lanean

Alkateen Ituna deritzon ekimen europarrean parte hartzen dute, energia berriztagarrien erabilera eta eraginkortasuna %20 areagotzeari begira Euskadik Energia Iraunkorraren Europako Astea ospatuko du ekainaren 15etik 21era, herritarrei energiaren aurrezpenean parte hartze aktiboaren garrantzia helarazteko asmoz.

Gehiago irakurri →

Kaixo, hitz egingo dugu?

Hauxe da Energiaren Euskal Erakundearen arreta-zerbitzua.